
Angel Erro eta Harkaitz Cano, atzo aurkezpenean.argazkia: iker azurmendi
donostia. Meettok argitaletxeak Irakurri liburua aurkeztu zuen atzo Donostiako Elkar Megadendan. Bertan hamaika idazlek hartzen dute parte eta olerkia, ipuina eta saiakeraren bitartez irakurketari buruz mintzatzen dira.
Irakurri liburuaren testuak honako idazleok sortu dituzte: Uxue Apaolaza, Pako Aristi, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Angel Erro, Edorta Jimenez, Felipe Juaristi, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Eider Rodriguez eta Iban Zaldua.
Angel Erroren hitzetan, "barra libre" utzi omen diete. "Nahi genuen moduan idazteko aukera izan dugu: saiakera, ipuina, olerkia...". Prozesu guztian, Errok ez du beste egileen berririk izan.
"Beldur izan naiz. Beti gertatzen zaigu gauza berdina, ez dakigulabesteek zer egingo duten eta gurea txarragoa izango dela pentsatu ohi dugu. Iban Zalduaren ipuina irakurri nuen bakarrik", adierazi zuen idazleak. Ideia komentatu ziotenean hasieratik baitza eman zuen Errok, "beti baietz" esaten baitu, baina argiratutakoa hasita zeuzkan hiru olerki dira.
metaliteratura Horrela, hamaika ikuspuntutik hurbiltzen da liburua metaliteraturara. Erroren ustez, "metaliteratura ongi dago baina arriskutsua da eta horregatik hobeto da dosi txikitan hartzea". Bestalde, "idazleak garenaz gure soldatan doa gure ofizioari buruz hitz egitea", azpimarratu zuen. >c.t.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |