|

zarautz. Datorren astean hasiko dira Aste Santuetako oporrak eta Zarauzko gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu 12 urtetik gorako gazteek aspertzeko astirik izan ez dezaten. Irteeretan izena emateko azken eguna gaur da, Zarauzko gaztelekuan (943 005122).
Aurtengo nobedadea Otsagabiara egingo duten irteera izango da baina hala ere aurreko urteetan arrakasta izandako txangoak ere antolatu dituzte, Lasturren paintballean aritzeko irteera, esaterako. Halaber, Aiara txangoa ere egingo dute eta baita Beigorri abentura parkera irteera ere. Gazteek Baraibarren zaldi gainean ibiltzeko irteeran parte hartzeko aukera ere izango dute, besteak beste.
Gaztelekuko arduradunek jakinarazi dutenez, adin txikiko guztiek, gurasoak sinatutako baimen berezia eraman beharko dute gaztelekura eta gazteen zentroan bertan eskuratu dezakete orria. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |