Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Larunbatean bertsolari txapelketako finala jokatuko da Urretxun

parte hartuko duten hiru taldeek aldiri tabernan jokatu zen kanporaketan eskuratu zuten sailkapena

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urretxu. Zumarraga eta Urretxuko bertso eskolaren Martxoan Bertsoa ekimena aurrera doa. Aste honetan Gu ta Gutarrak taldeak kontzertua eskainiko du eta bertsolari txapelketako finala jokatuko da. Bukatzeko, hilaren 29an bertso musikatuen emanaldia izango da.

Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Josu Zabalaren Gu ta Gutarrak taldearen kontzertua ostiral honetan izango da, 22.30ean hasita, Urretxuko Labeaga aretoan. Emanaldiaz gozatzeko ez da sarrera ordaindu behar.

Larunbatean, berriz, bertsolari txapelketako finala jokatuko da Urretxuko gaztelekun. Ekitaldia 23.00etan hasiko da. Aurten eskualdeko 13 taldek parte hartu dute txapelketan, horietatik hiru Legazpikoak. Lau kanporaketa jokatu dira eta finalera heldu diren hiru taldeak urretxuar eta zumarragarrez osatuak daude. Aipatzekoa da hiruek Aldiri tabernan jokatu zen saioan parte hartu zutela.

Hauek dira finalistak: Aitor Lizarazu, Manex Mantxola eta Ander Kerejetaren Ginz, Ginz, Ginz & Cia. taldea; Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Iker Soraluzeren Lasatarrak & Billy the kid eta Eugenio Gisasola, Iñaki Larrañaga eta Aitor Zabaletaren Trikitilariak .

Aurtengo edizioko azken ekitaldia hilaren 29an izango da. Egun horretan, 22.30etik aurrera, bertso eskolako kideek eta Urretxu eta Zumarragako hainbat musikarik bertso musikatuak eskainiko dituzte Labeaga aretoan. Partehartzaileek, bertsoak idazteaz gain, abesti ezagunen letrak aldatu dituzte. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Ostiral honetan, 22.30etik aurrera, Gu ta gutarrak taldeak kontzertua eskainiko du Labeaga aretoan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |