Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Etxebeltz-Izarra guneko planoak ikusgai jarriko ditu Azpeitiko Udalak

gutun bidez izango dute Proiektu, prezio eta esleipen ereduaren berri herritarrek

Etxaurreak adreilu 'caravista' eta margotutako zatiak izango ditu eta horretarako 207.230 euro bideratuko dira

Azpeitiko Udalak zozkatuko dituen etxe bloke bateko irudia.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Etxebeltz-Izarra gunean eraikiko diren Babes Ofizialeko Etxebizitzen proiektuaren planoak ikusgai izango dira hurrengo astelehenetik aurrera Azpeitiko udaletxeko sarreran. Bertan, etxeak barrutik eta kanpotik nolakoak izango diren erakusteaz gain, zozketako behin betiko zerrenda ere begiratu ahal izango da.

"Bestalde, apirilaren 4ean, 18.00etatik aurrera, kiroldegian egingo den zozketan parte hartuko duten guztiei, 559 ingururi, gutun bat bidaliko zaie, zoketako prozedura, etxeen prezioak eta esleipen eredua azalduz. Zozketaren ondoren, tokatu zaien guztiei planoak bidaliko zaizkie aukeraketa egiten joan daitezen. Ondoren taldeka deituko zaie zein etxe hartuko duten erabaki-tzeko", azaldu zuen Iñaki Errazkin alkateak (EAE-ANV).

Azpeitiko Etxebeltz-Izarra eremuan 320 etxebizitza egingo dira, hauetatik 112 merkatu librekoak eta 208, berriz, babes ofizialekoak. Udalak (orduan EAJ-PNVren esku zegoen) lur jabeekin adostutako hi-tzarmenaren arabera, 40 etxebizi-tzen lur zatia eta 450 metro karratuko lokal bat jasotzeaz gain, 937.578 euro etxeetan hobekuntzak egiteko erabili beharko ditu.

"Hobekuntza hauek zertan oinarrituko ziren ez zen zehazten hi-tzarmenean, fatxadaren hobekun-tza besterik ez zen aipatzen, baina, hala ere, obraren inguruko lizen-tzia guztiak emanda zeuden. Gure ustez, askoz logikoagoa litzateke lizentziak emateko negoziatu, adostu eta ondoren ematea eta horregatik pasatu da horrenbeste denbora zozketa egiteko, baldintza eta proiektuak zehaztuta egotea nahi genuelako", gaineratu zuen Errazkinek.

Modu honetan, adostutako akordioaren arabera, etxaurreak hobetuko dira eta zati batzuetan adreilu caravista eramango du eta beste zati batzuetan margotuta egnogo da. Hobekuntza honen kostuaren erdia lur jabeek ordainduko dute eta beste erdia Udalak: "207.349 euro bideratuko ditugu fatxadara eta gainontzeko 720.230 euroak Udalaren beste inbertsioetarako erabiliko dira. Horrela, hasieran jarritako kopuruaren zati handiena aurreztea lortuko dugu", esan zuen alkateak.

Apirilak 4ean egingo den zozketan 208 babestutako etxeetatik 154 zozkatuko dira eta bigarren fase batetan, berriz, gainontzeko 54ak sartuko dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Babes ofizialeko lehen 154 etxebizitzen zozketa apirilaren 4an egingo da, 18.00etan, kiroldegian
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |