Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Arkakako uraren interpretazio zentroa zabalduko dute astelehenean Zaldibian

CAFe ko zentral hidroelektrikoan dago kokatua

Proiektuaren helburua, ura aitzakiatzat hartuta, inguruan dauden baliabide ezberdinak azaltzea da

Irudian Arkaka uraren interpretazio zentroa.argazkia: z.u.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zaldibia. Datorren astelehenean zabalduko ditu ateak Arkakako uraren interpretazio zentroak, CAF enpresak Zaldibian duen zentral hidroelektrikoaren lehenengo solairuan.

Proiektu honen helburua, "ura aitzakiatzat hartuta inguruotan dauden baliabide ezberdinak azaltzea izan da eta, horretarako, hainbat ikus-entzunezko, panel informatibo eta hiru dimentsiotako maketa bat erabili ditugu", azaldu du Orkatz Goenagak, zentroa kudeatzen duen Lizarrusti Parketxeko teknikariak.

CAF enpresak Arkakako zentral hidraulikoa duela ehun urte inguru sortu zuen eta XX. mende erdialdera arte enpresarentzat balio estrategiko garrantzitsua izan zuen elektrizitatea hornitzen zuen. Aurreko mendearen azken hamarkadan instalakuntzak berri-tzeari ekin zitzaion eta, honela, beheko solairuan dauden bi turbinak, koadro elektrikoa eta aginte koadroak berritu zituzten.

Udalak erabilerarik ez zuen goiko solairuan uraren inguruan zer edo zer sortzeko proiektua martxan jarri nahi izan zuen. 2007an amaitu ziren lan horiek bertan, baina orain arte itxita egon da lokala, bertako kudeaketa lanak erabat zehatu gabe zeudelako.

"Hasieran proiektu honek zuen planteamendua garatzen joan da eta oraindik honen erabilera zehaztu gabe dugunez, irtenbide bat eman nahi izan zaio interpretazio zentroaren irekierarekin", adierazi du Jon Etxeberriak, Lizarrusti Parketxeko teknikariak.

Zentroak uraren kontsumoari buruzko panel informatiboez gain, hainbat ikus-entzunezko eskain-tzen ditu: lurpeko uren inguruan, erreka eta artzaintzari buruz, Zaldibiako etnografia azalpenak eta, azkenik, zentralaren eta turbinen historia eta nondik norakoak azaltzen dituen bideoa ikus daiteke.

Interpretazio guneak, gainera, hiru dimentsiotako maketa bat dauka eta, bertan, inguruko parajeak ezagutzeko lau ibilbide ezberdin azaltzen dira zehaztasun handiz.

Lehenengoak, Olaa-Arkaka du izena, erreka bazterretik doa eta Arkaka bailarako paisaia eta kultur abesrastasuna ezagutzeko aukera ematen du. Bigarrena, Osinberde , erreka bazterretik eta basotik igarotzen da. Hirugarrenak, Olakosaik , ibilbide irekiagoa eta luzegoa dauka, bi ordu eta hiru laurden ingurukoa, Aralarko esparruetatik pasatzen dena. Eta azkenak, Kobaegi izena duenak, malda handiko ibildidea dauka eta Arastotzen azpialdera eramango du bisitaria.

Uraren interpretazio zentroa datorren astelehenean zabalduko dute 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.0etara. Aste Santu guztian zehar eskualdeko herritarrek gunea bisitatzeko aukera izango dute. Ondoren, maiatzetik urrira bitartean, larunbat eta jai egunetan irekiko da ordu berean. Eta jada datozen asteetarako bailarako hamaika eskola talde inguruk hitzartua dute jada bisita Arkakara.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Ikus-entzunezkoak hiru dimentsiotako maketa eta panel informatiboak ditu barnean, besteak beste
Eskualdeko hamaika eskola talde inguruk hitzartua dute jada Zaldibiara bisita datozen asteetarako
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |