|

Irudian, Angiozar auzoa, bertatik AHT azpiegitura igaroko da.argazkia: a.d.
bergara.Salgai ez dauden lurrak ezin dira erosi lelopean hainbat ekitaldi prestatu dituzte Bergaran, gaur hasi eta igandera bitartean. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako plataformak bultzatutako ekimenak proiektuaren gainean dagoen "informazio eza" salatu nahi du eta, bide batez, herrian azpiegitura horrek "izango duen bideari buruzko azalpenak" jendeaurrera aterako dituzte.
Era honetan, martxan jarriko duten egitarauari gaur ekingo diote Itoitzeko Solidarioek eskainiko duten Hitzetik ekintzetara izeneko berbaldiarekin. Ekitaldia 18.00etan izango da gaztetxean. Ostegunean, Udalaren eskutik mahai inguru bat egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19.00etatik aurrera. Bertan, aipatutako proiektuaren aldeko eta kontrako jarrerak entzuteko parada izango dute bertara gerturatuko direnek. Horrela, aldeko ikuspuntuak defendatzeko Herrilan eta Garraio Saileko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bana gonbidatu dituzte. Aurkakoak azaltzeaz, ordea, AHT Gelditu! Elkarlana taldeko bi kide arduratuko dira.
bartzelonako bi talde Hurrengo hitzordua ostiralean iritsiko da eta musika izango du protagonista nagusi. Bartzelonako Afganistan Ye-Yes eta Habitación 101 taldeak gaztetxeko taula gainera igoko dira, 22.00etan. Sarrerak hiru euroren truke eskura daitezke eta bildutako dirua Bergarako AHTren kontrako taldearen ekintzak finantziatzen laguntzeko erabiliko dute.
Larunbatean, Erramu Zapatuko feria dela aprobetxatuz, kalera irtengo dira herritarrei informazio helarazteko helburuarekin. "Azpiegituraren bultzatzaileek informazio hutsala eman dute gaiari buruz eta guk dagoena ezagutaraztera eman, gaia sozializatu eta arazoa guztiona dela azaldu nahi dugu", azpimarratu dute antolatzaileek.
Horretaz gain, egun horretan, 12.00etan, hileta elizkizun batekin lotura izango duen parodia bat taularatuko dute herriko kaleetan zehar. 14.30ean, aldiz, baba-jan begetarianoa dastatzeko aukera izango da, gaztetxean.
Bukatzeko, igandean zineak bere tartea izango du 18.00etan gaztetxean proiektatuko duten filmarekin. Kasu honetan, George Miller zuzendariaren Mad Max pelikularekin goza-tzeko aukera izango da. Honekin, "aurrerapen bortitz eta neurrigabeak" ekar ditzakeen "galera izugarriak" isladatu nahi dituzte.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |