|

Elgoibar. Elgoibarko Izarra kultur elkarteko Atxutxiamaika aisialdi taldeak mota askotariko ekitaldiak antolatu ditu Aste Santurako.
Alde batetik, Atxutxitxiki egitasmoa garatuko da hilaren 17, 18, 25, 26, 27 eta 28an Haur Hezkuntzako eta LHko lehen bi kurtsoetako haurrekin. Programa hau 9.00etatik 12.00etara arte burutuko da Herri Eskolako instalakuntzetan eta partehartzaileek hainbat ekitaldietan aritzeko aukera izango dute. Izan ere, goizeko irteerekin, jolasekin, mozorroekin, ikuskizunekin eta abestiekin gozatzeko aukera egongo da Atxutxitxiki programaren barruan.
Izena emateko epea ostiralera arte dago irekita Elgoibarko Izarra elkartearen bulegoetan eta matrikularen prezioa 35 eurokoa da.
Lehen Hezkuntza LHko 3. eta 6. ikasturte arteko ikasleei zuzendutako Sastarrain baserri eskolara egun osoko irteera izango da hilaren 26an Atxutxiamaika taldearen eskutik.
Haurrek ez dute bazkaria eraman beharko eta otargintza ezagutzeko aukera izateaz gain, ikuiluko animaliak bisitatuko dituzte eta zaldietan ibiliko dira.
Hurrengo egunean irteera berri bat izango da LHko 3., 4., 5. eta 6. mailetakoentzat; oraingoan Sopuertako Zuhaitzetako abentura parkera. Hori dela eta, zuhaitzetako soka zirkuito ezberdinetan abenturaz disfrutatu ahal izango dute haurrek.
Azkenik, Plaiaundiko txorien behatokiko parke ekologikora eta Hondarribiko kostaldea itsasontzi batetik ikusteko txangoa izango da hilaren 28an.
LHko ikasleentzat antolatutako ekintzetan parte hartu nahi duenak gaur arte izango du izena emateko epea irekita Elgoibarko Izarran. >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |