
Cartas al Director
2008 ko urtarrilaren 30ean egin genuen udal osoko bilkuran, galdera erreguen atala iritsi zenean, Xabier Iragorrik azalpen bat eskatu zigun OiartzunBaikoei, aurreko prentsa agerpen batean udalak Añarreko zubia egiteko borondaterik ez zuela esan omen genuelako. Eztabaida koskor baten ondoren, herritar eta adiskide bati esan nion, hanka sartu bagenuen zuzenduko nuela inongo zalantzarik gabe eta paperetan murgilduta ibili ondoren honakoa aurkitu dut:
2008ko urtarrilaren 4an prentsaurreko bat eman genuen, non argi eta garbi azaltzen genuen gure kezka, 2008ko aurrekontuetan ez zelako gure ustez beharrezkoak ziren zenbait jarduketarentzako partidarik aurreikusi. Honela zioen: "Alde batera utzi dira baita ere Astigarragako bidean Añarreko zubiaren berrikuntza, Elizalde-Arragua bidegorria, Altzibar-Karrika bidegorria, gaztetxoentzako ludoteka edo nerabeentzako gaztelekua besteen artean".
Gaizki ulertzeko biderik ematen baldin bazuen, hona hemen argibidea:
2007ko urtarrilaren 9an, aurreko legegintzaldian, Añarreko zubia berritzeko proiektua onartu zen. Hurrengo egunean, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak aurrekontuari balekoa eman eta prozedura martxan jartzeko eskaria luzatu zuen. 2007ko apirilaren 17ko Gobernu Batzarrean, Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren baimenak eskuan, lan horiei dagokien lehiaketa ireki bidezko kontratazio espedientea, aurrekontua (124.974,18 eurokoa) eta esleipenerako jardunbidea onartu ziren.
Lehiaketa hutsik deklaratu zen 2007ko maia-tzaren 31ean, inork ez baitzuen inolako eskain-tzarik egin. Lehiaketa hutsik deklaratzean, akordiozko prozedura bidez esleitzeko bidea jarraitu zuen bitan Udalak. Azken aldiz, 2007ko azaroaren 27an, hiru enpresari luzatu zitzaion proposamena: Otegui-Gaztañaga, Erga eraikuntzak eta Arobra eraikuntzak enpresei.
Azkenean, 2007ko abenduaren 11ko Obra eta Zerbitzuetako batzordean Otegui-Gaztañagari eslei-tzea proposatu zen eta Tokiko Gobernu Batzarrera bideratu zen. Aurrekontua berdintzen zuen eskaintza egin zuten, alegia, 124.974,18 eurokoa. Harritzekoa da, Obra eta Zerbitzuen batzordean esleipen proposamena egin aurretik hasiak ziren Añarren lanean. Lehen proposamena luzatu zenean ez zen inor prest azaldu obra hau aurrera eramateko eta orain, prezio berdinarekin, badugu egingo duenik.
Argi gera bedi: OBk ez du parte hartzen legegintzaldi honetako Gobernu Batzarrean, inolako erabaki ahalmenik ez baitugu bertan, beraz, ba-tzorde informatiboetan bakarrik hartzen dugu parte. Batzorde informatibo guztietan. Gobernu Batzarrak 2008ko urtarrilaren 2an onartu zuen Otegui-Gaztañagaren eskaintza. Ordurako, 2008ko aurrekontua onartua zegoen (abenduaren 19an) eta ez zen inondik ageri Añarreko zubia berri-tzeko inongo partidarik. Kezkaturik geunden, obra hori oso garrantzitsua iruditzen zitzaigulako eta horrelaxe eman genion jakitera herriari. Lanak bukatu zirenean kontraturik sinatu gabe zegoen oraindik, beraz dokumenturik ez udalean. 2007ko abenduaren 19an, gurera ez zen Añarreko zubiaren behin betiko erabakirik iritsi. Aurreko urteko aurrekontuarekin egin dela pentsatu behar dugu, baina, horrek egokitzapen bat eska-tzen du. Urtarrilaren 4an prentsaurrekoa eman genuenean ez genuen esleipen honen berririk. Bi aukera daude: Udala ezkutukeriatan dabil, ala, ez daki zertan dabilen eta ajolagabekeria izugarriaz jokatzen du. Ez du oposizioarekin kontatzen, ez zaigu behar dugun informazioa ematen. Lehen ere esana dugu: gu 2000 oiartzuarren bozen izenean ari gara udalean. Guri informazioa ezkutatzea ez da inondik ere parte hartzea bultzatzea.
Inork hanka sartzerik ikusi nahi badu begira beza prozedura. Obra bukatua dago eta hori lorpen garrantzitsua da. Aspalditik behar zuen horrek egina eta berriro ere beste batzuek jarri behar izan dute martxan Añarreko zubia bezalako proiektuak bukatuak ikusteko.
Xanet Arozena Muxika
OBko zinegotzia
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |