
Arrieta Donostiako Konstituzio Plazan atzo.argazkia: gorka estrada
Donostia. Joxe Austin Arrieta idazleak literatur lanak aurkeztu ezinak direla uste du. Bere iritziz, liburu bat "objektu opakoa" da eta irakurle bakoitzak murgildu beharreko "putzua" eskaintzen du. Hala ere, bere azken lanaren irizpide nagusiak prentsaurrean azaltzen saiatu zen atzo Donostian. Hain zuzen ere, Terra Sigillata izenburuarekin argitaratu berri duen liburuaz aritu zen. Bertan, Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakaria den Fito Rodriguezek ere parte hartu zuen, baita Txalaparta argitaletxeko ordezkari bat ere.
Terra Sigillata liburuaren orrialdeek "bizi dugun ingurune gordin, nabar, zalantzakor eta euskorraren puskak" gordetzen ditu. Ildo horretan, egilea "harro" azaldu zen emaitzarekin, bere esanetan, errealitateari uko egin ez diolako, ahal izan duen neurrian.
(A)Saltus Vasconum, (Des)Ager Vasconum eta (A)Mare Vasconum istorioa osatzen dituzten fantasiazko eta egiazko hiru espazioak dira. Horietan barrena Hitzaz Mendi elkarteko kideak etengabeko joan-etorrian ezagutzeko aukera eskaintzen du Arrietaren lanak.
Idazleak aipatu zuenez, liburuaren izenburua erromatarren garaiko zeramika arrunta batena da, Euskal Herrian presentzia handia duena. Gainera, istorioaren zati baten ardatza Arabako Elvillar izeneko herrian dagoen indusketa batean kokatuta dago, non, gazte denboran, Joxe Austin bera lanean aritu zen Aranzadi elkartearen eskutik.
abisua Aurkezpenean, bere liburuari buruzko abisu bat plazaratu zuen, bere asmoa inork ez "engainatzea" baita. "Ezker abertzale konbentzionala gorrotatzen baldin baduzu, hala baldin bada, ez ezazu irakurri", azaldu zuen. "Etxekoen-tzat egina dago. Nire bizitzan eta gure azken 40 urteotako bizitza eta historiaren gaineko mila hausnarketa dira", azpimarratu zuen.
Gainera, gaur egun, ez zaio burutik pasa bere euskarazko azken lana beste hizkuntza batera itzultzeko aukera.
Azken finean, bere ustetan, liburu guztiak dira politikoak, eta Terra Sigillata ez da salbuespena. Besteak beste, idazleak ez du ahaztu Euskaldunon Egunkariaren itxiera.
"Literaturak ez du ezer komunikatzen. Liburu honek ez du ezer komunikatzen, hizkuntza erabiltzen du pentsatzeko, eta bizitutakoa bihurtzen du ezaguera", nabarmendu zuen Fito Rodriguezek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |