Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

'Emakumeak izarapean' lanak irabazi du VIII. Donostia Antzerki Saria

hilaren 27an antzezlana berriz taularatuko du tanttaka taldeak

Orain urtebete estreinatu zuten eta guztira 40 bat emanaldi egin dituzte

Ezkerretik hasita, Ainhoa Beola, Iñaki Olazabal, Mireia Gabilondo eta Ramon Etxezarreta.argazkia: gorka estrada

juan g. andrés enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Mireia Gabilondok eta Lurdes Bañuelosek idatzitako Emakumean izarapean antzezlanak VIII. Donostia Antzerki Saria irabazi du. Euskaraz ekoiztu den lan horri esker, 10.000 euro eta Iñaki Olazabal artista andoaindarraren eskultura bat eskuratuko ditu Tanttaka taldeak. Ikuskizuna, gainera, hilaren 27an taularatuko dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Nazioarteko Antzerkiaren Egunean.

Ramon Etxezarreta Kultura ordezkariak eta Ainhoa Beola Euskara zinegotziak gogoratu zutenez, sariaren helburua Donostian euskarazko antzerkia bultzatzea da. Horiek horrela, 2007. urtean helduentzako zazpi antzezlan programatu ziren, Kanpingags, Tartean, Tanttaka, Fran Lasuen, Chimeres-Pok eta Pikor konpainienak. Guztira, 3.400 ikuslek gozatu zuten egindako 18 emanaldiekin.

Epaimahaian Dorleta Urretabizkaia, Itziar Bilbao, Esther Uria, Agus Perez eta Norka Chiapuso aritu ziren. Zazpi lanak ikusi ondoren, Emakumeak izarapean onena zela erabaki zuten, "emakumeen sexualitatea sentiberatasun handiz jorra-tzen duelako". "Gustu handiz eta errazkerian erori gabe eratutako obra da, eszena dramatikoak, erotikoak nahiz komikoak tartekatuz", adierazi dute. Aktoreen lana eta eszenografia ere goraipatu ditu epaimahaiak.

beste sariak Tanttaka taldeak Donostia Antzerki saria irabaztea zer den badaki, 2001ean eta 2004an eskuratu baitzuen Ozeanoko pianista eta 1937 lanekin. Halere, Emakumeak izarapean idatzi eta zuzendu duen Mireia Gabilondok saria biziki eskertu zuen. "Jaso dezakegun sari onenetarikoa da, artelana, dirua eta berriz taularatzeko aukera irabazten dugulako", esan zuen. Ildo horretan, 8.000 euro orain eskuratuko du konpainiak eta gainontzeko 2.000 euroak jasotzeko, 2010. urtea bukatu aurretik euskarazko an-tzezlan berria eskaini beharko du Donostian.

Antzezlana orain dela urtebete estreinatu zuten Eibarko Jardunaldietan, eta guztira 40 bat emanaldi eskaini dituzte euskaraz eta gaztelaniaz Teresa Calo, Sara Cozar, Ai-tziber Garmendia, Pilar Rodriguez, Beatriz Martinez de Antoñana eta Asier Hernandez aktoreek. Umore eta seriotasun handiz sexuari buruz hitz egiten duen ikuskizuna da. Izan ere, sexua "metaforatzat" hartu dute, hainbeste gauza garrantzitsuri buruz mintzatu ahal izateko: maitasuna, desioa eta bakardadea, besteak beste. Publikoaren harrera oso ona izan da, Gabilondok nabarmendu zuenez.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
LA FRASE
"Saririk jaso ez bagenu, egiten ari garena egiten jarraituko genuke"  mireia gabilondo .  Idazle eta zuzendaria
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |