Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi

Datorren larunbatean izango da aurtengo ibilaldia Arantzazura

oñatitik abiatuko da goizeko9.00etan eta parte hartu nahi dutenei autobusez gerturatzeko eskatu diete

Iaz igoeran parte hartu zutenak.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Donostiako Elizbarrutiak antolatuta, urtero bezala Aran-tzazura ibilaldia izango da datorren larunbatean, hilak 15, Erramun igandearen bezperan, alegia. Iraun nigan. Ez izan beldurrik lemapean abiatuko dira hiritarrak goizeko 9.00etan Oñatiko Soraluze hotel paretik, guztien buruan Juan Maria Uriarte gotzaina izango dutela.

Arantzazuko igoeran parte hartu nahi dutenei Oñatira autobusez gerturatzeko gomendioa egiten die Elizbarrutiak. Azken urteotan, gainera, Gipuzkoako hainbat txokotatik ez ezik, Bizkaiatik eta Nafarroatik ere hurbildu ohi dira hainbat hiritar eta iaz, lehenengo aldiz, etorkinek betetako autobus batek ere parte hartu zuen ibilaldian.

"Gure herriak jasaten duen bake ezak indarrik gabe eta suminduta uzten du kristau elkartea, gizartearen gehiengoa bezala; giza harremanetan indarkeria jorratzen da, nola gaztetxoen artean hala gizon-emakumeen artean, eta horrek beldurra eta noraeza sortzen du", aipatu du Elizbarrutiak. Horren guztiaren aurrean, "Gipuzkoako Elizak Arantzazuko bideari ekingo dio maldan gora, bere itxaropena Kristogan jarriz, bidegabekerien erdian, arnasa eta gogoa bizitzen baitizkigu pertsona eta herrientzat egiazko zuzentasuna eta ona bila dezagun", gaineratu du. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESBaloncesto
DERROTA
El Bruesa GBC no sabe jugarle al Joventut en Illumbe (67-78)
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |