Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiak unitate psikogeriatrikoa izango du San Josen

zaharren egoitzako lanek 239.634 euroko aurrekontua izango dute

Obrak maiatzean hasiko dira eta uda ondoren gune berria martxan jartzea aurreikusi dute arduradunek

Azkoitiko San Juan zaharren egoitza.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. San Jose zaharren egoi-tzak unitate psikogeriatriko berria izango du uda ondoren harreta berezia behar duten pertsonentzat. Lanak Altuna eta Uria enpresa azpeitiarrak egingo ditu eta 239.634 euroko aurrekontua izango du horretarako. Obrak maiatzean hasiko dira eta lau hilabeteko epea izango dute bukatzeko.

Unitate psikogeriatrikoaren helburua gero eta zaintza bereziagoa eskatzen duten pertsonei arreta ematea dela agertu zuten arduradunek, eguneroko gauzak egiteko arazoak dituztenentzat edo Alzheimerra, dementzia baskularrak eta portaera arazoak dituztenei zuzendutako modulu berri bat izango da.

"Unitate berri honi esker, pertsona horiek babes eta segurtasun handiagoa izango dute eta atentzio indibidualizatua emateko leku egokiagoa. Obraren zailtasunik handiena eraikinaren zati bat egoki-tzean datza, egoitza txiki bat sortu behar baita handiaren barruan. Bertan, hamabost logela, egongela bat eta erabiltzaileak ibil daitezen eremu bat eraikiko dira", azaldu zuen Azkoitiko Udaleko Gizartekintza saileko teknikari den Xabier Arrietak.

Instalazio berriak eraikitzeaz gain, perfil horretako pertsonak zaintzeko profesionalak aukeratuko dituzte eta formazioa eskainiko diete. Bestalde, zaintzaileetatik hasi eta erizainak, psikologoak, monitoreak eta sendagileak izango dituzte, bestek beste. Lanak iraungo duten lau hilabeteetan zehar, San Jose egoitzan unitate berrian sar-tzeko pertsonak zeintzuk diren jakiteko azterketa egingo dute uda ondoren unitate psikogeriatrikoa martxan jarri ahal izateko.

"Gehienez hamabost plaza izango ditu San Jose zaharren egoitzako lehen solairuan kokatuko den gune berriak, banakako eta binakako logelak jarriko dira eta plaza guztiak berehala beteko direla uste dugu. Bisitaldiei dagokienez, berriz, orain arte bezala jarraituko dute, zentzu horretan ez da arazorik egongo, egunero joan ahal izango dira familiakoak ikustera. Baina unitate psikogeriatriko berritik kanpo izan beharko du, egoitzatik kanpo edota zentroko beste guneetan", adierazi zuen Gizartekintzako teknikariak.

Xabier Munibe kalea Bestalde, Azkoitiko Xabier Munibe kaleak itxita jarraituko du espaloi berria egiteko lanak amaitu arte. Lanak apirila erdialdera bitartean luzatuko direla azaldu zuen Udalak eta, bien bitartean, Aizkibel liburutegitik behera doan errepidea moztuta egongo da autoentzat. Hala ere, bizilagunentzat ahalik eta arazo gutxien sortzen saiatuko da Udala.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Hamabost logela, egongela bat eta erabiltzaileak ibil daitezen eremu bat eraikiko dira
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |