Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Elgoibarko Izarra elkarteak 276.000 euro jasoko ditu Udaletik 2008ko proiektuetarako

Elkarteak aisialdia eta euskara arlokojarduerak garatuko ditu dirulaguntzari esker

Etxeberria eta Zabala.Argazkia: J.L.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Elgoibar. Ane Zabalak, Elgoibarko Izarra euskara eta kultur elkarteko lehendakariak eta Alfredo Etxeberriak, herriko alkateak, Udalaren eta elkartearen arteko 2008rako lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo herriko udaletxean.

Akordioaren arabera, 276.400 euroko dirulaguntza jasoko du elkarteak Elgoibarko Udalaren eskutik, beti ere, aisialdi eta euskara arloko jarduerak garatu ahal izateko.

Udalak emandako subentzioak (165.000 euro Euskara sailetik eta 111.400 euro Gazteria sailetik) elkarteak duen aurrekontuaren erdia suposatzen du, gutxi gorabehera.

Elgoibarko Izarra eta Udalaren artean sinatutako akordioan azaldutakoari eutsiz, udaleko Gazteria sailak haur eta gaztetxoen aisialdiarekin lotuta dauden elkarteko proiektu eta jarduerei lagunduko die. Horien artean, Atxutxiamaika aisialdi egitasmoak jasoko duen 69.920 euroko dirulaguntza nabarmendu daiteke.

Udaleko Euskara Batzordeak, berriz, Elgoibarko Izarra elkarteko gainontzeko proiektu eta egitasmoei lagunduko die.

Beste batzuen artean, Barren astekariak 55.000 euroko dirulaguntza jasoko du; elgoibarren.net atari digitalak 6.200 euro; Gurean Bai-Merkataritza proiektuak 30.000 euro; motibazioa eta jokabideak indartzeko programak 7.000 euro; Euskara errefortzuak proiektuak 18.500 euro; Kuadrillategi egitasmoak 28.500 euro eta Kiribilka programak 14.500 euro.

Elgoibarko Izarra elkarteko proiektu eta programa batzuk bere osotasunean finantzatzen ditu Udalak (Gurean Bai hitzarmena, Kuadrillategi programa eta Euskara errefortzuak) eta beste batzuetan, berriz, aurrekontuaren zati bat da Udalak finantzatzen duena.

Alkateak eta Elgoibarko Izarra elkarteko lehendakariak "pozik" azaldu ziren sinatutakoarekin eta datozen urteetan "elkarlanean jarraitzeko prest". >J.L.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
REMO
Todos pendientes del mar en la primera jornada en La Concha
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Udaleko Euskara sailak 165.000 euro ipiniko ditu elkarteari laguntzeko eta Gazteria sailak 111.400 euro
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |