Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Andoaingo Musika Eskolako Bandak eta Oskorrik emanaldia eskainiko dute gaur Basteron

Oskorri Banda Band ikuskizunak, musika taldearen 35 urteak laburbiltzen ditu

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Oskorri musika taldearen 35. urteurrena betetzen dela eta, Oskorri Banda Band izeneko kon-tzertua eskainiko dute gaur 20.30ean Bastero kultur gunean Natxo de Felipe buru duen bandak eta Mikel Emezabalek zuzentzen duen Andoaingo Musika Eskolako Bandak. Gaurko emanaldiak, Oskorri Banda Band izena daraman eta taldearen diskografia luzea laburbiltzen duen CD berria aurkezteko balioko du.

Oskorri Banda Band kontzertuaren jatorria ulertzeko, musika taldearen 35. urteurrena hartu behar da abiapuntutzat. Urtemuga aitzakitzat hartuta, Oskorrik eta Bilboko Bandak elkarrekin ekin zioten 35 urteetako errepertorioaren errepaso historikoa egiten duen egitasmo honi. Orduan, hiru kontzertu eskaini zituzten elkarrekin Bilboko Arriaga antzokian eta geroztik, Euskal Herrian dauden 69 musika bandekin kontzertuak ematen aritu da Oskorri, bandako konponketa berri guztiak atontzen eta egituratzen hartutako lan luzea alferrik galtzen ez uzteko helburuarekin. Testuinguru horretan ulertu behar da gaur Basteron entzungai izango den emanaldia.

Zalantzarik gabe, Andoaingo musikarientzat aukera ahaztezina izango den honetan, 16 kantuk osa-tzen dute errepertorioa. Horrela, Gabriel Arestiren oroimenez 1976 urtean kaleratutako lehen diskotik abiatuta, Oskorrik argitaratutako hamahiru disketako abestiek osa-tzen dute emanaldia. Hortaz, Basterora gerturatzen diren entzuleek, aro guztietako abestiekin gozatzeko aukera izango dute; zaharrak nahiz berriagoak, kantu arinak eta sakonagoak tartekatuz, baita arrakasta berezirik ez baina Oskorrik estimatutakoak direnak. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |