
Morau ta Agotak atzo Donostiako Alde Zaharrean.Foto: ainara garcia
Donostia. Hamasei urte darama-tza Andoni Tolosa (Morau) hernaniarrak musikaren munduan. Orduz geroztik bost disko kaleratu ditu eta atzo, Donostian, aurkeztu zuen azkena: Kalamidadiak . Bertan, hamalau kantu bildu ditu Morauk, eta horietatik bi bertsioak dira: Imanol Lartzabalen Mendian gora eta Balerdi, Balerdiren Lore etxean .
"Kostatzen zait kantuak ekoiztea, ez dut nire burua presionatzen eta denbora behar dut, horregatik 16 urte iraun ditut mundu honetan. Lau urtetik behin da gure erritmoa", adierazi zuen Morauk.
Txukalda diskoan Agotak taldearekin hasitako lanaren bigarren fruitua da Kalamidadiak baina lehen aldiz taldean pentsatuz sortu ditu kantuak. Hortaz, songwriter ildoko baladak eta doinu akustikoak murriztu dira eta rock and rollaren arintasuna eta indarra bereganatu dute Morauren kantuek.
Abeslariaren hitzetan, "disko hau poperoagoa da". Hala ere, soinuaren aldetik "soinu sinple, garbi baino efektibo bat egiten saiatu gara", adierazi zuen Tolosak. Kantuetan islaturiko gaiek bestela pentsarazi badezakete ere, Kalamidadiak ez da disko "goibela edo tristea. Kantu zuzenak, melodikoak, bizipozak kutsatutakoak eta gogoan iltzaturik geratzen direnak eskaintzen ditugu", esplikatu zuen hernaniarrak.
kalamidade zerrenda bat Kalamidade zerrenda bat omen da lana: "Kantu bakoitza istorio bat da, nire kalamidadeak, eta horren inguruan osatu dut abestia. Badirudi hoberena beste leku batera begiratzea dela, baina hori ez da hemen gertatzen", argitu zuen abeslariak.
Morauk esandakoaren arabera, "auzolanean"egindako diskoa da. "Horrekin talde izaera eman genion aurreko lanari, jarraitu dugu eta hori emaitzan nabaritzen da. Gure diskorik helduena da. Agoteak taldeak eman dezakeen hoberena da Kalamidadiak ", azpimarratu zuen Andoni Tolosak.
Beste nobedadeak ere izan ziren protagonista atzo: Izeta estudioetan grabatu izana eta baita ere Ander Barrenetxea, bateria lanetan, hirugarren agotea izango dela hemendik aurrera.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |