Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

argi kaxa

Ez-lo-ez-esna

Mikel Goñi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

U RDURI ibili naiz eta lo gutxi egin dut atzeko egunetan. Ulermena egoera arraroan jartzen dizu lo faltak. Batzuetan dibertigarria ere izan daitekeena egoeran, alegia. Zeini ez zaio gertatu ez-lo-ez-esna egotea eta ohe kideak zerbait galdetzean, tontakeriaren bat erantzutea?

Bitxia da kontzientzia eta mundu onirikoaren artean sortzen den harreman dialektikoa.

"Hala ere" esango duzu, irakurle "Zertan ari zaigu tipo hau?" Lasai! Honek telebistarekin zerikusia dauka-eta, baita ETB-1ekin ere.

Kontua da, horrelako ez-lo-ez-esan egoera arraro horretan leiho elektronikoaren ondoan nengoela. Ordu txikitan. Eta bat-batean, toreroa, foka, behi kamioikada bat eta diskoteka batetik ateratako soinu eta flashak… Zer izango ote? Eitb Kultura hasi otea da? Galdetu nion nire buruari. Ez ba! Hauteskunde kanpainako iragarkia zen, hor nonbait. PACMA izeneko alderdiarena, hau da, animaliei tratu txarrak ematearen kontrako alderdia.

Ez zen hor bukatu telebistaldi horretako surrealismoa, izan ere, horren segidan-edo (kontuan izan nire ez-lo-ez-esna) EKA-ren iragarkia bota zuten. Mmm... Euskal Kontsumitzaileen Antolakuntzak hauteskundean parte hartuko al du aurten? Ez. Euskal Karlista Alderdia zen nire begien aurrean iragarkia jarri zuena. Hau bai surrealista! Lehenagotik ezagutzen nuen, baina Txori Euskaldunak gogoratu zidan, existitzen dela mundu honetan, monarkikoa, federala eta... autogestionarioa den alderdia. Autogestionarioa!!

Hau idazten hasi naizenean ordea logurez nengoen, eta aho zabalka jarri naiz pantailen aurrean. Konputagailuko letrak lainotuta, eta telebistakoan... iragarkiak. Nahasketa ederra!. Begiak itxi, eta erdi lokartuta nengoen, saio berriaren iragarpena aditu dudanean. Bueltan omen dator Basetxea, inoiz baino gogorragoa... eta alderdi politiko guzti-guztietako ordezkariekin. Ezin saioa utzi helburu bete artean, gurea konpontzea alegia. Martuteneko espetxean grabatuko dena...

Barkatu, irakurle! Dirudienez, loak hartu nau erabat.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |