Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Politikariak eta mizpiriak

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

P
OLITIKARIAK beste inoiz baino eskuraerrazago eta abegikorrago egoten dira hauteskunde aurreko egun, aste eta hilabeteetan. Urtebete lehenago elkarrizketa bati ezetz esan zion politikaria edozertarako prest agertzen zaizu bat-batean. Ez dit graziarik egiten politikari guztiak berdinak direla diotenen axalekotasunak, ez irribarrerik atera-tzen mizpirekiko alderaketa txatxuak: politikariak eta mizpirak, zenbat eta ustelagoak orduan eta hobeak. Ez zait iruditzen politikari ustel eta eskasen batez bestekoak tabernari, pilotari edo kazetariena gainditzen duenik, gehien ezagu-tzen ditudan gremioak aipatzeagatik. Alderantziz, agian. Tristea da, bestalde, milaka pertsonaren botoa hauteskunde kanpainaren arabera erabakitzen dela egiaztatzea. Zenbaitek gehiago begira-tzen dio hamabost eguneko saltzaile-tratulari festari lau urteko lanari baino. Hauteskunde kanpainan politikariek nazka ematea ulertzen dut. Niri, nazka baino gehiago, errukia ematen didate. Bolada batean neu ere ibilia naiz federik ez nion produktu baten salmentan, eta gorriak ikusi nituen. Alderdi txikietako ordezkariei inor gutxik egiten die jaramon azokara boto eske doazenean, askotan ezagutu ere ez. Oso ezagunei, aldiz, Sakozyri gertatu zi-tzaiona gerta lekieke, begitan hartua zauzkanen batek purrustada egitea. Nolanahi erreakzionatzen dutela ere, hor beti politikaria galtzaile, batez ere Sarkozyren moduko kaiku larderia-tsuak. Agintzariak, promesak. Derrigor egin beharrekoak bozak irabazi nahi dituenarentzat. Askotan ekonomikoki bideragarri ez direnak, edo sozialki alderdiaren filosofiaren aurka doazenak. Irabazteko ia zernahi egin behar, baina irabazi ondoren edozerk balio ez. Ala bai?

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |