Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eskualdeko udalek haurrentzako ekitaldiak antolatu dituzte Pazko asterako

legazpiko gaztetxoek gazte-txokonizena eman behar dute hilaren 17a baino lehen

Haurrak jolasten.Foto: a.z.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumarraga. Aste Santurako bi aste besterik ez dira falta eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek Pazko asteko ekitaldiak prest dituzte jada. Urola Garaiko hiru herri hauetan martxoko azken egunetan oporretan izango diren haurrentzat programak antolatu dira.

Legazpin hilaren 25etik 30era izango dira ekitaldiak, udalaren eta Gazte-Txokoren eskutik. Asteartean ohiko jarduerak izango dira. Asteazkenean eta ostegunean, berriz, saskibaloi eta frontenis txapelketak jokatuko dira. Ostiralean Donostiara joango dira izotz gainean patinatzera eta larunbatean tailerrak izango dituzte. Bukatzeko, igandean aipatutako txapelketetako finalak jokatuko dira.

Jarduera hauetan guztietan izena emateko Legazpiko Gazte-Txokora jo behar da, martxoaren 17a baino lehen. Patinatzera joateko gurasoen baimena behar da. Horretaz gain, bazkide ez direnek 15 euro ordaindu behar dute eta bazkideek 10.

Tailerretan parte hartzeko, berriz, bazkide ez direnek 3 euro ordaindu behar dute eta bazkideek 2. Informazio gehiago nahi dutenek Gazte-Txokora jo dezakete edota 943 737171 telefono zenbakira deitu.

Urretxu eta Zumarragako udalek ere haurrentzako programa antolatu dute Pazko asterako. Jarduerak hilaren 25etik 28ra izango dira, goiz eta arratsaldez: 11.00etatik 13.00etara eta 16.30etik 18.30era. Bi herri hauetako haurrak Garaialde lizeoan elkartuko dira. Koxkortuek tailerrak izango dituzte, baina 2 eta 4 urte bitartekoek ere euren txokoa izango dute.

Saio bakoitzeko sarrerak 2 euro balio du. Bonoa, berriz, 10 eurotan jarri da salgai. Bonoa Urretxu eta Zumarragako kultur etxeetan eskura daiteke eta sarrerak hilaren 25etik aurrera salduko dira lizeoan bertan. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |