Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Iñigo Kortak irabazi du Azpeitiko sokamuturraren inguruko argazki lehiaketa

Sari banaketa gauregingo dute 19.00etan Betharram ikastetxeko aretoan

Guztira hemezortzi pertsonak hartu dute parte XXIX. Juan de Antxieta txapelketan, 108 irudirekin

Iñigo Korta irabazlea eskuinetik bigarrena da eta Joxe Ramon Larrañaga, hirugarrena.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Aurtengo XXIX. Juan de Antxieta argazki lehiaketako irabazleen izenak jakitera eman ditu Azpeitiko elkarteak. Honela, Imanol Elias, Xabier Briz eta Angel Olaberriak osatutako epaimahaiak erabaki bezala, sokamuturraren inguruko lehiaketako lehen saria Iñigo Korta eta bere Hau dek ipur-tzulokoa... izenburua duen irudiak irabazi du txapelketako lehen saria. Korta azpeitiarrak 365 euro eta garaikurra jasoko ditu.

Bigarren postuan Alberto Beloki geratu da Ezetz harrapatu! izeneko argazkiarekin. Egile azpeitiarrak 235 euro eta garaikurra eskuratuko ditu. Joxe Ramon Larrañagak, berriz, garaikurra eta 200 euro jasoko ditu Hementxe dala izeneko irudiak hirugarren saria lortu duelako.

Laugarren saria, 120 euroko opariarekin, Elgoibarrera joango da, Igor Froilan argazkilariarentzat eta berak ateratako Elegante txo... izeneko irudiarentzat. Sokamuturreko gaia zuten irudien azken sari bezala, bosgarren postuko 80 euroak Jexux Artola azpeitiarrarentzat izango dira Jendetza izenburua duen argazkiari esker.

Bestalde, Iñaki Aranburuk lortu du Iñaki Joaristi Altzarte sari berezia. Azpeitiko Inauterietako giroa egokien jasotzen duen argazkiari eskaintzen zaion saria eskuratu duen irudi irabazlearen izena Ezkondu eta ezkongai, guztiok ondo bizi nahi izan da eta, garaikurraz gain, 150 euro jasoko ditu argazkilari azpeitiarrak.

Erakusketa Aurtengo Juan de Antxieta lehiaketan 18 argazkilarik hartu dute parte eta, guztira, 108 irudi aurkeztu dira, iazko zenbakiak ia bikoiztuz, izan ere, 2007an 69 lan aurkeztu ziren. Sari banaketa ekitaldia gaur egingo dute, 19.00etan, Betharram aretoan eta, jarraian, txapelketara aurkeztutako argazki guztiak ikusgai izango dira aretoan bertan martxoaren 19ra bitartean. Argazkiak astelehenetik ostiralera 18.00etatik 20.00etara ikusi ahal izango dira eta asteburuan, berriz, 12.00etatik 14.00etara.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |