Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Gitarrak eta bertsolariak izango dira Oiartzungo udaletxean ostiralean

Kontzertuan Eduardo baranzano musikari uruguaitarrak parte hartuko du

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Oiartzun. Ostiralean 20.00etan Oiartzungo udaletxeko areto nagusian herriko musikarien eta abeslarien emanaldia ospatuko da. Zi-klo honetako hirugarren emanaldia da hau eta oraingoan protagonistak herriko bertso eskola eta gitarra taldea izango dira.

Bertan, Moskutik Lexotira , zazpi astoren gañian ikuskizunaren zatiren bat eta beste kopla batzuk eskainiko dituzte helduen bertso eskolako ordezkari diren Aitor Errazkin eta Exteban Martiarenak. Egunerako propio egindako bertso batzuk ere abestuko dituzte.

Ondoren, helduen tailerreko gitarra taldea arituko da. Hamar bat ikasle arituko dira, binaka edo hirunaka ateraz kantari eta guztira zortzi edo hamar kantu izango dira jaialdian.

Kontzertuak hirugarren zati bat ere izango du. Atal hau desberdina izango da, nahiz eta gitarra protagonista izaten jarraituko duen. Eduardo Baranzano uruguaitarraren txanda izango da, aspaldiko urteotan hemen bizi dena eta euskal kulturan oso integratuta dagoena. Mikel Laboaren azkeneko diskoan parte hartu du.

Donostiako kontserbatorioko irakasle hau mundu mailan kontzertista famatua den arren, ez dute horregatik gonbidatu antolatzaileek, gitarra jotzeko era berezi bat erakusteko baizik, perkusioarekin lotuagoa dena. Afrikako bi pieza eskainiko ditu.

Oiartzungo Kultura batzordeak hilero kontzertu bat eskaintzen du herriko musikari, abeslari, soinu-jotzaile, bertsolari eta oro har musika eta dantza alorreko solista eta taldeei publiko zabalago batengana iristeko aukera emateko. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Ziklo honek herriko abeslari eta artistei publiko zabalago baten aurrean aritzeko aukera ematen du
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |