|

ordizia. Udaleko Euskara sailak jolas ikastaroa antolatu du herriko zortzi urteko haur eta gurasoentzat hurrengo hilabeterako.
Eskolak apirilaren 1, 8, 15 eta 22an izango dira 17.00etatik 18.30era eta, gehienez, 20 lagunek hartu ahal izango dute parte jarduera honetan.
Honen helburua, euskara eta haur jolasak uztartzea da eta, horretarako, herriko guraso eta haurrei euskaraz jolasteko tresnak emango dizkiete. Ikastaroan, jolas berriak ikasteaz gain, ohikoak diren jokoetan aritzeko aukera izango da.
Aurten, gainera, parte hartzen duten guztiek Punpalaplan, Euskal Jolasen Bilduma osatzen duten hiru CD eta DVDa jasotzeko aukera izango dute.
Jolasak, haurrengan duten garrantzia kontutan izanda antolatu du Ordiziako Udaleko Euskara sailak honako ikastaroa. Izan ere, garapen prozesuan erabat garran-tzitsuak baitira jolasak.
Izena emateko epea pasa den astelehenean ireki zuten eta datorren martxoaren 14ra arte zabalik egongo da. Interesatuek Herritarren Arretarako Bulegora jo beharko dute edo 943 805622 zenbakira deitu beharko dute. Ikastaroak 20 euroko kostua izango du parte hartzen duten gurasoentzat.
Egutegiari dagokionez, denera ordu erdiko lau saio izango dira, apirileko lau astearteetan. Ikastaroa beste ordu edo egun batean egin nahi duen gurasoak, proposamena egin beharko du herriko Euskara sailean, eta bertan aztertu beharko dute aukera hori aurrera ateratzetik izango ote den, beste talde bat osatuz.
Ikastaroa euskararen alde lanean ari den Urtxintxa Aisialdi Eskolak emango du. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |