|

Irudian Zaldibian eraikiko dituzten etxebizitzen kokalekua.argazkia: a.a.
zaldibia. Denera 101 etxebizitza eraikiko dituzte Zaldibiako Ibarguren azpi gunean, 31 tasatu eta beste 70 bat libreak.
"Aurreko legegintzaldian 50 etxebizitza eraikiko zirela zegoen adostua, baina herri honetan dauden premiak ikusita eta etxegilearekin hitz egin ondoren, 101 egitea erabaki genuen, horietatik 31 tasatu izango direlarik. Gainera, honekin batera kale berri bat, plaza bat eta 800 metro karratuko lokala izango ditu Udalak haurtzaindegi berria bertan kokatu ahal izateko", azaldu du Patxi Aierbe, Zaldibiako alkateak.
Proiektuaren lehenengo fasea bi hilabeteren buruan martxan jarriko dute eta, orduan, 48 etxebizitza eraikitzen hasiko dira, horietatik 20 tasatuak izango direlarik. Eta bigarren fase batean, aldiz, hilerri inguruan gainontzeko 53ak eraikiko dituzte.
Etxebizitza tasatuetatik 20 bi logelakoak izango dira eta beste 11, hiru logelakoak. Eta hauen kostua 138.232 euro ingurukoa izango da.
Proiektu honen helburua, "herriko gazteei Zaldibian gelditzeko aukera ematea da, azken urteetan beste herrietara joateko joera ikusi baitugu. Hauek, bertako lehenengo etxebizitza tasatuak izango dira eta, honekin, zegoen behar hori ase nahi izan dugu, gazteak herrian gera daitezen prezio oneko aukera jarriz. Gainera, lan hauek aldaketa handiak ekarriko dituzte herrira, esaterako, orain arte Santa Fe kalea genuelako soilik eta, hau amaitzen denean, barianteatearekin eta sortuko den kale berri honekin hiru izango ditugulako", azaldu du Patxi Aierbe Zaldibiako alkateak.
Sortuko diren etxebizitzen azpian 800 metro karratuko lokalean haurtzaindegi berria kokatuko dute. Duela hiru urte jarri zen martxan lehenengoz zerbitzu hau herrian eta orduz geroztik eskariak gora egin du nabarmen. Hasiera batean lokala hiru haurrekin hasi zen lanean, eta kostata sortu bazen ere, gaur egun hamar ume daude bertan. Dena den, dagoen leku falta dela eta inguruko herrietara jo behar dute haur batek baino gehiagok.
"Orain eskolak utzitako gela batean dago kokatua herriko haur-tzaindegia, baina beharrezkoa ikusten dugu leku egoki bat jartzea handituz doan eskari honi modu egokian aurre egin ahal izateko. Lokal berri horretan, 20 haurrentzat izango baita tokia gutxi gorabehera", azaldu du Patxi Aierbe, Zaldibiako alkateak.
Urbanizazio lanek, hau da, kale berriak eta plazak, besteak beste, 1.800.000 euro inguruko kostua izango dutela aurreikusi du Udalak.
Bestalde, hemendik hiru hilabetera hasiko dira baita Beheko Zelain, fabrika inguruan, 16 etxebizitza sortzeko obrak. "Bertan, hasiera batean, lau etxebizitza libre eraikiko zirela adostu zen, baina nahiko etxebizitza handiak izango zirela iruditu zitzaienez, 16 egitea erabaki da etxegilearekin", azaldu du Damian Garmendiak, Zaldibiako hirigintzako zinegotziak.
Gainera, amaitzear daude Presalden egiten ari diren 20 etxebizitza libreak eta baita Zubi Ondon eraikitzen ari diren beste hamaikak ere.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |