Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Udaletxeko kanpoaldeko bideo kamerak kentzea erabaki du Hernaniko udal gobernu taldeak

Alarma sistema jarri dute segurtasun neurri gisa, grabazioak ordezkatzeko

Udal eraikinen zainketa eta herritarren intimitatea eta bizitza pribatuaren arteko oreka bilatu nahi dute

Arkaitz Illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Hernani. Prentsa ohar baten bidez, Hernaniko udal gobernuak (EAE-ANV) jakitera eman du orain arte udaletxeko eraikinaren kanpoaldean jarriak zeuden eta inguruak grabatzeko erabiltzen zituzten bideo kamerak kendu dituztela. Hartutako erabakiak, udal gobernu taldeak bideo kamerekin herritarrak grabatzearen aurka duen jarrerari eta kameren kokapenak zuen funtzionaltasun ezari erantzuten dio. Kameren ordez, aurrerantzean alarma sistema egongo da udal eraikinean.

Kamerak kentzeko erabakia arrazoitzerakoan, kanpora begira jarriak zeuden kamerek bere fun-tzioa ez zutela betetzen adierazi dute. Zentzu horretan, "jarriak zeuden moduan eta lekuetan, argi arazoak direla medio, ez zuten segurtasun neurririk bermatzen ez eta Udalaren erabateko zaintza ziurtatzen", adierazi dute udal gobernuko ordezkariek. Segurtasun neurriak ziurtatze aldera, kameren ordez alarmak jarri dituzte.

Aurrerantzean martxan bai jarraituko dutenak, udaletxe barruko kamerak dira.

Pasabidekoa, mantendu Bestalde, eraikinaren kanpo aldean mantenduko duten bideo kamera bakarra, udaletxea eta Ezkiaga pasealekua lotzen dituen pasabidean dagoena da. Udal gobernutik adierazi dutenez, ordea, zenbait aldaketa egingo dituzte. Horrela, "zonalde ilun batek dakarren segurtasun ezari behar bezala aurre egiteko eta argitasun arazoak konpondu nahiean, pasabidearen argiztapena hobetu da", adierazi dute.

Segurtasun eta kontrol neurriekin jarraituz, hartu duten beste erabakietako bat artxiboa dagoen lekuko atea ixtea izan da. Emandako argudioaren arabera, atea parez pare irekita izateak jendearen sartu-irtena batere kontrolik gabe uzten zuen eta horrekin amaitu nahi izan dute. Horregatik, aurrerantzean atea itxita aurkituko dute bertaratzen diren herritarrek eta artxiboan kontsulta egin nahi duenak txirrina jo beharko du atea zabal diezaioten.

Amaitze aldera, hartutako erabakiez gain, udal gobernuak bideo grabazioen erabilpenen aurka duen jarrera berretsi dute prentsa ohar baten bidez. Horrela, "arestian aipatutako neurriekin batera, udal gobernu hau ez datorrela bat bideo grabazioen erabilpenarekin adierazi nahi dugu argi eta garbi, segurtasun arrazoietan oinarrituaz, kontrol neurri modura erabiltzen direlako".

Ildo beretik, "proportzionaltasun printzipioa oinarri bezala hartu du Hernaniko Udalak, eraikin munizipalen segurtasuna eta herritarren askatasuna eta oinarrizko eskubideen artean oreka bilatu nahian, intimitate eta bizi-tza pribatuaren eskubideak, bereziki, herritarrei ahalik eta kalte gutxien eragin nahiean", jarraitu dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |