|

Usurbil. Zumarte Musika Eskolak eta Udaleko Kultura, Euskara eta Gazteria sailak antolatuta, IV. Soinurbil Musika Zikloa jarri zen abian joan den igandean Zumaiako Udal Musika Bandaren emanaldiarekin eta maiatzaren 21a bitartean luzatuko da, hainbat emanaldi programatu dituztelarik. Biharko, Zumarteko ikasle gazteek kontzertu pedagogikoa eskainiko dute ikastolako ikasleentzat Sutegi kultur etxeko auditorioan 14.45ean eta 15.30ean. Ostiralean, aldiz, Pasaia Musikal Big Band taldea entzuteko aukera izango da Sutegin 19.30etik aurrera. Martxorako iragarri dituzten emanaldiekin amaitzeko, hilaren 29an Verdini Dantza Taldeak Argira ikuskizuna eskainiko du 18.00etan Sutegin. Plazak mugatuak dira eta dagoeneko kiroldegian euro batean salgai jarri dituzten sarrerak erostea aholkatzen dute antolatzaileek.
Bestalde, apirilaren 24ean Zumarteko ikasleak Berara joango dira eta maiatzaren 21ean Berakoak izango dira Usurbilen >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |