Alarma sistema jarri dute segurtasun neurri gisa, grabazioak ordezkatzeko
Udal eraikinen zainketa eta herritarren intimitatea eta bizitza pribatuaren arteko oreka bilatu nahi dute
Hernani. Prentsa ohar baten bidez, Hernaniko udal gobernuak (EAE-ANV) jakitera eman du orain arte udaletxeko eraikinaren kanpoaldean jarriak zeuden eta inguruak grabatzeko erabiltzen zituzten bideo kamerak kendu dituztela. Hartutako erabakiak, udal gobernu taldeak bideo kamerekin herritarrak grabatzearen aurka duen jarrerari eta kameren kokapenak zuen funtzionaltasun ezari erantzuten dio. Kameren ordez, aurrerantzean alarma sistema egongo da udal eraikinean.