|

Ruben Ruiz (eskuinean), Juan Cruz Igerabide eta Pello Añorga idazleekin.argazkia:ainara garcia
zarautz. Ruben Ruizek irabazi du Zarauzko Udalak antolatutako Lizardi Saria, Anekdotak lanarekin. XXVI. ediziora 16 lan aurkeztu dituzte. Aurkeztutako lanek, orokorrean "maila altua" erakutsi dutela jakinarazi dute Zarauzko Euskara Zerbitzuko arduradunek eta gasteiztarrarena izan da epaimahaiak hobekien baloratu duena.
Lizardi Saria, euskarazko ipuingintzan, izen eta garrantzi handienetakoa duen saria da. Bertan, haur eta gazteei zuzendutako ipuinak saritzen dituzte. Lehiaketa honek duen ospea azpimarratzeko, ikusi besterik ez dago aurreko urteetan Lizardi Sarian irabazle izan diren idazleen zerrenda oparoa besteak beste: Mariasun Landa, Bernardo Atxaga, Felipe Juaristi, Xabier Mendiguren, Martin eta Xabier Etxeberria, Pello Esnal, Imanol Azkue...
Edizio honetako irabazlea Ruben Ruiz (Gasteiz, 1973) izan da. Magisteritza eta psikopedagogia ikasia. Egun, maisu dihardu Nafarroan. Gainera, Behinola Haur eta Gazte Literaturako koordinatzailea da eta Galtzagorri elkarteko batzordekidea. Ruizek hainbat ipuin idatzi ditu azken urteetan: Itsasoaren lezioa (Desclée de Brower, 2002), Azken giltza , (Desclée de Brower, 2003), Eta txorimaloa mintzatu zen , (Aizkorri, 2003), Txokolatezko atzamarra (Erein, 2003), eta Sekretuak belarrira , (Aizkorri, 2007).
Aurtengo Lizardi Saria ez da idazle gasteiztarrak irabazten duen lehenengo lehiaketa, izan ere, 2005. urteko I Etxepare Saria irabazi zuen, Nora joan da argia? (Aizkorri, 2006) lanarekin. XXVI. Lizardi Sariko irabazleak 3.700 euroko saria jasoko du eta bere ipuina argitaratu egingo dute. Liburuaren 2.400 ale Zarauzko Udalari esker, bertako ikastetxeetan doan banatuko dira.
Aurten ondokoak izan dira epaimahaikideak: Xabier Etxeberria, Arrate Egaña, Xabier Etxabe, Imanol Azkue (2005eko edizioko irabazlea) eta Zarauzko Euskara zinegotzia den Imanol Lasa.
Sari banaketa apirilean izango da eta saritutako liburua bertan aurkeztuko dute.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |