|

Pasaia. Sociedad Musical Pasaitarrak antolatuta, Pasai Antxoko Aste Musikala ospatuko dute barrutian aste honetan zehar. Aurten martxoan egiten den ekimen hau inoiz baino lehenago hasi da, Aste Santu goiztiarraren ondorioz. Izan ere, programa igandean hasi zen, Pasaia Txiki, Pasaia Txikitxoak abesbatzekin eta Donostiako Mariaren Bihotzeko eskolaniarekin. Atzo, Kup taldearen txanda izan zen. Gaur kontzerturik izango ez den arren, emanaldiak hurrengo igandera arte luzatuko dira. Guztira 12 talde arituko dira kultur ekimen honetan.
Antxoko San Fermin parrokian izango dira kontzertuak, martxoaren 8ko ekitaldiaren salbuespenarekin. Egun horretan, Antxoko Bandak Zumardiko kioskoan joko du, 12.00etan.
Bihar Pasaiako Trintxer eta Illunbe abesbatzek eskainiko dute saioa. eta etzi Pasaia Gazte abesbatza eta Donostiako Ibaiertz koruak errepertorio zabal bat aurkeztuko dute. Pasaia Gaztek 13 eta 18 urte arteko neska-mutilek osatzen dute. Martutene auzoko taldean, berriz, 40 heldu daude. Bi talde hauek Josu Elberdin musikariak zuzentzen ditu.
Ostiralean Errenteriako Landarbaso abesbatzaren txanda izango da San Fermin elizan. Bakarlariak Ana Urraka, Ainara García eta Jorge Vidriales dira. Eta ohi denez, Iñaki Tolaretxipi izango da zuzendaria beste behin.
Larunbatean, hasieran aipatu denez, Pasaia Musika Bandak kon-tzertua eskainiko du Gure Zumardian 12.00etan. Talde hau 1925ean sortu zuten musika zaletu batzuek. Baina 2006tik, Endika Morenok zuzendaritza hartu zuenetik, beste etapa batean murgildu da banda. Emanaldiak areagotu dira eta kalitate gehiago erakusten du taldeak. Bestalde, egun berean, 20.30ean San Fermin parrokiako eskenatokia berreskuratuko du Beasaingo Loinaz abesbatzak.
Azkenik igandean, Pasaia abesbatza eta Errenteriako Hirusta abesbatza arituko dira. Pasaia abesbatza, Pasaia Abesbatza Komunitate Korala osatzen duten lau abesbatzetatik zaharrena dugu, baita gainontzeko abesbatza guztiak sor-tzearen arduradun ere: Illunbe Txiki, Illunbe Gazte, eta Illunbe Txikitxoak. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |