
Buruztanka
oan den asteartean Pauen nintzen. Itturbide eta Xanxe ikusteko aukera genuen, epaitegian, eta joan ginen, busez; eta ikusi genituen. Jakinaren gainean euroagindua betez gero ez dakigula noiz eta non ikusiko ditugun hurrena. Jakinaren gainean, han bildutako aunitzek ez ditugula berriz ere ikusiko, tartean kristalik gabe eta bertatik bertara, kar-tzelatik atera arte. Mattinekin egoteko, kristala erdian dela, Jaenera joan beharko dugu, auskalo noiz, uzten digutelarik; eta Portturekin gauza bera, oraingoz Madrilen da, oraingoz. Asteartean 51 egun egin zituzten Lesakatik urruti, bakartuta. Familiaren bisita astean behin, 40 minutuz, hori dute arnasbide bakar. Joan den asteartean, Pauen ginela, Estatu Espainiarrean lau emakume hil zituzten euren bikotekide eta bikotekide ohiek. Astearte beltza deitu diote. Biharamunean, genero indarkeriaren aurkako telefonoak normalean baino lau aldiz dei gehiago jaso zituen. Bataz bertze 700 pertsonak deitzen du 016ra egunero. Joan den urteko abuztuan paratu zen martxan, ordutik 110.000 dei hartu ditu. Urtea lehen bi hilabeteotan, hamalau emakume hil dituzte. Euskal Herrian, Bilbo, Durango eta Gasteizen egin dituzte azken atxiloketak, larunbatetik hona. Zorionez ez da emakumerik hil.
j
Joan den asteartea, Zapatero eta Rajoiren lehen aurrez-aurrekoaren biharamuna zen. Ez nuen ikusi. Atzokoa ere ez, gaur bigarren tele-bipartidismoaren biharamuna baita. Kanpainak higuina ematen dit. Ez naiz kanpaina zalea, baina honek bereziki, goitika nahi izugarria sortzen dit. Kanpainak eta hauteskundeek. Gaur bertze biharamun bat ere bada, Joan Mari Torrealdaik "Egunkaria"ko auzipetuen izenean, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikarako sailburuodeari erantzun zion atzo.
Astearteek eta biharamunek gauza aunitz izaten dute kontatzeko. Nik ordea neureak kontatzen ditut, neuretik egiten dut solas, subjetiboki baina independentziaz.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |