Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Euskal kulturak azken agurra eskainiko dio gaur Egileor bertsolari bergararrari

atzo hil zen jesus alberdi (elosu, 1931-2008), 77 urte zituela, bihotzeko baten eraginez

Diktadura garaian bertsolaritza bizirik mantendu zuen belaunaldi bateko kidea zen, eta kantaera bereziaren jabea

Egileor.argazkia: www.badihardugu.com

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Horrela kantatu zion behin Jesus Alberdi, Egileor, bertsolari bergararrak (Elosu, 1931-2008) kaiolan zegoen txori bati: Orain bertsotan agurtu nahi det kaiolan dago(e)n txoria / Zeruen babese(a)n barren aldean eginik zaude kabia / Negu beltzean gainera dator elurra eta euria / Baina ez apura(t)u gainean dezu oraintxe udaberria.

Negua amaitu aurretik itzaldu da Egileorren ahotsa, atzo hil baitzen bertsolaria, 77 urte zituela, biho-tzeko baten eraginez. Hemezortzi urte zituenetik bertsotan aritua, hainbat eta hainbat plazatan kantatu zuen bere bizitza osoan zehar. 1985eko Bertso Egunean jaso zuen bertsozale eta euskaltzaleen omenaldi sentitua.

"Guk ez dugu izan ikasteko modurik", adierazi zuen urte hartan,Argia aldizkariak argitaratu zuen elkarrizketa batean. Bertso eskolarik ez zegoen garaietan eta diktaduraren urte ilunetan bertsolaritzaren sugarra bizirik mantentzen jakin zuen belaunaldi bateko kide izan da Egileor. Azkenaldian herriko plazetan maiz agertzen ez bazen ere, orain urtebete Donostian antolatu zen Bertso Egunean kantatu zuen.

Bergarako Elosu auzoko Garbizu baserrian jaio zen 1931ko errege egunean Jesus Alberdi, baina umea zela Osintxura joan zen bizitzera, familiarekin batera. Hemezortzi bat urte zituela ausartu zen lehen aldiz publikoaren aurrean kantatzera; Elosun izan zen hori, Bixko zenarekin. Hurrengo irteera, berriz, Azkoitira egin zuen, Txapel zenarekin eta Joxe Lizasorekin batera.

Handik aurrera bertsolari asko izan zituen herriz herriko saioetan bidelagun: Gorrotxategi, Agirre, Zepai, Lasarte, Garmendia, Uztapide... "Bat esan behar bada, Lasarterekin geratuko nintzake. Nik ez dakit zergatik baina harekin ibiltzen naiz errazena", aitortu zuen behinola.

Bere ibilbidea ezagutzen dutenek "kantaera deigarri eta bereziaren jabea" zela azpimarratzen dute. Txapelketen "estuasuna eta nerbioak" gogoko ez bazituen ere, Joxe Joakin Mitxelenak 1962an irabazi zuen Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalista izan zen, eta 1964ko Gipuzkoako Txapelketan eta 1980ko Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen. Ohitura zaharren eta kontakizunen zalea, atzo hil zen Bergaran Jesus Alberdi, Egileor. Gaur arratsaldeko 19.00etan eskainiko diote hileta elizkizuna Bergarako Santa Marina parrokian.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
1962an Joxe Joakin Mitxelenak irabazi zuen Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalisten artean izan zen Egileor
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |