|

Azpeitia. Nazioarteko Emakumearen egunaren inguruan Aste Feminista antolatu du Azpeitiko Bilgune Feministak eta bihar hasi eta larunbata bitartean, ekitaldi ugari izango dira herrian.
Honela, bihartik asteazkenera arte Emakume artistak erakusketa bisitatu ahalko da Azpeitiko Betharram ikastetxeko aretoan. Erakusketa 17.30etik 19.30era egongo da zabalik hiru egunetan. Asteartean, Zine Melita emakume kurduaren hitzaldia izango da 20.00etan Sindikatu Zaharrean eta 21.00etan Gilaneh filma eskainiko dute Betharram-en. Asteazkenean, emakume gazteen batzarra egingo dute gaztetxean 20.00etan eta ostegunean La soledad filma ikusi ahalko da 21.00etan Betharram-en.
Herriko hiru ikastetxeetako ikasleek kontzentrazioa egingo dute ostiralean 12.00etan barianteko biribilgunean bilduta eta aurtengo Aste Feministarekin amaitzeko, manifestazioa, ekitaldia, txotx feminista eta Batata taldearen kale animazioa izango dira, besteak beste, martxoaren 8an, datorren larunbatean. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |