Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Herriko bertsolaritzaren pasadizoak biltzen ditu 'Oroitarri' liburuak

Kepa Urbieta idazleak atzo aurkeztu zuen bere lana Azpeitiko Aitonena eraikinean

Uztarria Kultur Koordinakundeak argitaratuko du eta guztira, 1.500 ale kaleratuko dira

Joxe Lizaso, Joxe Agirre eta Juan Joxe Loidisaletxe, Kepa Urbieta, Aitor Bengoetxea, Laxaro Azkune eta Arantxa Aldalur.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Herriko bertsolariek eta gai-jartzaileek bizi izan dituzten pasadizoak biltzen dituen liburua aurkeztu zuen atzo Kepa Urbieta kazetari eta idazleak. Oroitarri lana Uztarria Kultur Koordinakundeak argitaratu du eta 1.500 ale kaleratuko dira guztira.

"Bertsolariak egiten edo bizitzen duena jaso nahi izan dugu. Bertsolaria gertutik ezagutzeko aukera eman nahi diogu irakurleari. Bertsolaritza kantua baino gehiago da. Harekin lotutako pasadizoak jasotzea du helburu nagusitzat. Hain zuzen, bertsolaritzaren beste aldea ikustea, bertsolariaren eta gai-jartzailearen ikuspegi eta biho-tzetik. Giza ukitua duen liburua izango delakoan nago", azaldu zuen Urbietak.

Orain urtebete inguru hasi zen lanean Urbieta eta lana zaila izan dela onartu zuen azpeitiarrak: "Ez zait erraza egin liburua egitea, beldurtuta ibili naiz pixka bat. Ahozkotasunak duen freskotasuna idatzian nola transmititu bilatzen aritu naiz, eta ez dakit lortu dudan", adierazi zuen.

Guztira 140 pasarte jasotzen ditu liburuak, hiru ataletan banatuta, kartzelakoa, librean eta bakarkakoa. "Elkarrizketak egiten ari nin-tzela erabaki nuen atalak jartzea, bi arrazoirengatik. Batetik, pasarte asko izango zirela ikusi eta denak jarraian ematea astuna izango zela pentsatu nuelako eta bestetik, liburuaren zati batean bertsolarien gogoetak bildu nahi nituelako; hau da, pasarte hutsa izatetik haratago izango zirenak, pertsonalagoak. Nik nire lana egin dut, halaber, en-tzun eta jaso; irakurleei dagokie orain hitza", esan zuen Urbietak.

Aitor Bengoetxeak egin du Oroitarri liburuaren azala. "Bertsolaritzak lotura zuzena du gure lurrarekin. Hala, mapa zabal bat hartu dut liburuaren azala egiteko, bukatu gabeko mapa, pasarteek duten subjektibotasuna islatzeko helburuarekin", agertu zuen Bengoetxeak.

Mamitsua Erniarraitzek urte honetarako asmo hirukoitza zuen: Urolaldeko bertso zaharren duela 25 urteko zintaren berrargitalpena, herriko bertsolarien pasadizoak biltzea eta azken 25 urteotako bertsolarien aleekin CD bat grabatzea. "Bi bete ditugu . Gure ustez, liburu hau nahiko mamitsua da", esan zuen Erniarraitzeko kide den Laxaro Azkunek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
160 orrialde ditu liburuak eta hiru ataletan banatzen da; kartzelakoa, librean eta bakarkakoa
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |