Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eskualdeak 7.500 kilo janari eta konpresa bidali ditu saharar errefuxiatuentzat

Irudian Algamar taldeko kideak eta saharar bikote bat.argazkia: a.a.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

beasain. Eskualde mailan 7.500 kilo janari eta konpresa bildu eta bidali dituzte dagoeneko Tindufeko Saharar Errefuxatuen kanpamendurako, Goierriko Sahararen Lagunak, Algamar, taldearen laguntzarekin.

Aurten, gainera, arropa kaxa ugari bidaltzeko aukera ere izango dute, Idiazabalgo arropa lantegi bat itxi ondoren, bertan gelditzen ziren hainbat arropa Karitasen bidez jaso dutelako Algamar taldeko kideek.

"Eskerrak eman nahiko genieke janari bilketa hau gauzatu ahal izateko laguntza eman diguten ikastetxe, udal, enpresa eta goierritar guztiei. Izan ere, pasa den asteazkenean Sahara Arabiar Errepublika Independentea sortu zela 32 urte igaro dira eta denbora guzti honetan Saharar errefuxiatuek Argeliako basamortuan bizi dira egoera geroz eta okerragoan, baldintza oso txarrak dituztela eta janari eta botikak lortzea geroz eta zailagoa dutelarik. Horregatik, herritar guztiak animatzen ditugu Sahararren aldeko ekintzetan parte hartzera", azaldu du Asun Apaolaza, Algamarreko lehendakariordeak.

"Gerrak sufrimendua besterik ez du ekartzen, kanpamenduetan haur eta emakume asko daude, beren familiakoak galdu dituztela, urte asko goaz horrela interesengatik eta espero dut hau bake bidez amaitutzat ematea ahal bezain azkar", azaldu du Abdelaziz Abderrahman, Ordizian bizi den sahararrak.

"Guretzat oso garrantzitsua den beste ekintzetako bat bertako haurrak handik atera eta hemengo familietan udara pasatzea da. Iaz 13 neska-mutil ekarri genituen 50-60 gradutako basamortuko bero kiskalgarritik eta aurten eskualdeko familia gehiago animatzera gustatuko litzaiguke, guretzat txikikeriak direnak, beraiek hemen bakarrik egin ahal baititzakete, adibidez, bainatu, bizikletan ibili eta igeri egin, besteak beste", adierazi du Amaia Eskudero, Algamarreko lehendakariak.

Goierriko Sahararen Lagunak taldearekin harremanetan jarri nahi duenak 688 616 573 telefonora deitu edo goierrisahara@gmail.com helbidera idatzi beharko du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |