Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aisialdia euskalduntzeko helburuarekin, txangoak antolatu ditu Larramendi Bazkunak

Euskal Herria ezagutzeko, asteburuetako irteerakeskaintzen ditu 18 eta 30 urte arteko gazteentzat

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Euskal Herria ezagu-tzeko eta aisialdia euskalduntzeko xedez, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Euskal Herrian Barrena egitasmoaren urrats berri bati hasiera eman nahi dio. Iosu Zumeta ekimenaren arduradunak adierazi duenez, "aurreko urteko proposamena berritu eta indartu" nahi dute eta aurtengorako eskaintza zabalagoa eta osatuagoa antolatu dute.

Iazko ildoari jarraiki, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko asteburuetako irteerak jarri dituzte abian. 2.008rako zortzi txango prestatu dituzte, martxotik urrira bitartean, hilabetean asteburu batez egingo dituztenak Txangoetan, guztietan edo batzuetan, parte hartu ahal izateko, jada izena eman dezakete gazteek Larramendi Bazkunaren bulegoetan.

Gazteei zuzenduriko asteburuetako lehenengo txangoa datorren asteburuan egingo dute Anbotoko Mariren eremuetan lelopean.

Bestalde, Iosu Zumetak aipatu bezala, "Euskal Herrian Barrena egitasmoa zabalagoa izan dadin eta aisialdia euskalduntzeko ahalegina gazteengan soilik gera ez dadin, 18 eta 80 urte bitartekoei zuzenduriko irteera monografikoak lantzen" hasi dira. Egun bakarreko txango edo irteerak izango dira, goizean goiz abiatu eta ilunabarrerako etxera itzultzekoak, hain zuzen ere.

Aurtengorako sei txango proposatzen dituzte, apiriletik aurrera. Lehena, apirilaren 12rako iragarri dute Bizkaiko jaurerriaren mugetan izenarekin.

Egitasmoari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi duenak. 943696450 telefono zenbakira deitu edo txangoak@topagunea.com helbidera idatzi dezake. Izen ematea, txangoaren data baino astebete lehenago egin behar da.

Antolatu duten eskaintza guztiaren berri emateko, eskuorriak argitaratu dituzte eta Larramendi Bazkunean bertan, kultur etxeetan eta ohiko informazio guneetan daude eskuragarri. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |