|

Urumea ibaia Hernanin euri jasa batzuen ostean.
hernanik duen natur ondarea ezagutu eta baliabide horiek kontserbatu eta hobetze aldera, Aranzadi zientzia elkarteko kideek ikerketa bat egin dute Udalaren aginduz. Agenda 21ean kokatzen den azterketaren arabera, "Udalak baso eta lur publikoak kudeatu beharko lituzke eta lur pribatuak eskuratu".
Hernanik egun duen natur ondarearen diagnosia egitea eta Udalari proposamenak aurkeztea izan da azterketaren helburua, beti ere udalerriaren garapenean baliabide naturalak errespetatzea ardatz hartuta. Aranzadik esparru desberdinak aztertu ditu eta landaketa berriak egiteko bidea eman dio Udalari. Esan beharra dago, Ibai Olariaga eta Iñaki Sanz biologoek egin dutela azterketa Joserra Diezen zaintzapean.
Azterketatik atera daitekeen lehen ondorioa, Hernanik lur publiko dezente duela da eta hori aprobetxatu egin beharko lukeela da. Aranzadiko kideen ustez, "Udalak lur publiko horiek kudeatu beharko lituzke bertako natur ondarea babestu, mantendu eta hobetzeko".
Ildo beretik, Urumea ibaia eta Aiako Harria parke naturala (zati bat Hernanirena dela ez da ahaztu behar) Europa mailako 2.000 Sarea programaren barruan kokatzen direla argitzen du azterketak. Egitasmo horren helburua sare horretan sartuta dauden guneak kontserbatzea da.
Aranzadikoek egindako diagnosian azpimarratzeko beste puntu bat, Urumea ibaiari erreferentzia egiten diona da. Zientzia elkartekoen iritziz, eraikinak erreka er-tzeraino egotearen ondorioz, ibaiak ur asko dakarrenean handitzeko dituen gune natural gehienak hartuak daude eta horrek sekulako kalteak dakartza. Euri jasa handiak izaten direnean ibaiak gainezka egiten duela ikusi besterik ez dago. Horrekin lotuta, datu esanguratsu bat eman dute aditzera Aranzadikoek; duela 50 urteko datuekin alderatuz, euri kopuru erdiak uholdeak eragiten ditu. Erreka kanalizatzea proposatzen dute zientzia elkartekoek baina neurri horrek bakarrik ez omen du konponbidea ekarriko, "handitzeko gunea behar baitu Urumeak".
Basoak hizpide hartuta, administrazioek baso asko dagoela diotenean ez dutela landaketarako basoen eta baso naturalen arteko bereizketarik egiten aipatzen du Aranzadiren dokumentuak. Euren ustez, Hernanik dituen baso naturalak azalera txikikoak dira eta ez omen dute baso dinamikarik. Zen-tzu horretan, bertan aurkitzen diren zuhaitzen artean zaharrak gutxi direla aipatzen dute. Baso batean zuhaitz zaharrak egotea garrantzitsua dela azpimarratzen dute Aranzadikoek, "zulo eta zirrikitu asko izaten baitituzte, animalientzat egokiak direnak. Baita, beste inon hazten ez diren landare eta onddoentzat"
Gomendioak Baina diagnosia egitearekin batera, Aranzadikoek aholkuak ere ematen dituzte ikerketa honetan. Horrela, hamarkada askotan zehar kontrol handirik gabe landatu diren platanoen ordez altzak eta lizarrak landatzea komeniko litzatekeela aholkatzen dute, platanoaren orbelarekin lur asko estaltzen baita eta ez da ezer hazten haren azpian. Gainera, har-tzen duten altueragatik uholde eta haize bolada handiekin arrisku-tsuak izan daitezkeela gogoratzen dute.
Amuarrain kopurua etengabe gutxitzearen arrazoia azaltzerakoan, alebinak errekara bota eta uraren kalitatea hobetu bada ere, gero eta epelago dago eta habitat eta janari falta ere kontuan hartu behar direla dio diote.
Azterketa osoa www.hernani.net web orrian zintzilikatzeko asmoa adierazi du Udalak eta Hirigintza departamentuan ere eskuratu daiteke Aranzadiren dokumentua.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |