
Parentesiak
ehin armarioarekin berebiziko begi ondokoa hartu eta txiste txarrak entzun behar izan nituen bi astez. Ze, gezurra badirudi ere, jendeak txiste txarrak egiten ditu belztutako begien kontura. Eta gehiago, belztutako begiak estaltzeko antioju beltzagoak jantzi ezkero. Egokitu zait afariren batean emakumea postreak iritsi baino lehen "joan beharra daukat" esanez zutitu eta korrika txikian alde egiten ikustea. Senarra zain, badakizu. Bila etorri zaio. Munduko toki iritsiezinen batean bizi ote den galdetuta, irribarre tristeak. Ez. Ez zaio gustatzen emaztea berandu arte etxetik kanpo ibiltzea. Eta ezin da berarekin hitz egin. Lagunik onenek ere ez. Ez du ezer entzun nahi. Maite duelako etor-tzen zaio bila. Entzun dut ahoz aho zurrumurrua zabaltzen halako senarrak jotzen ote duen. Inork ez daki ezer ziurrik, baina bizilagunak sekulako oihuak entzuten omen ditu sarri xamar. Emaztearenak. Eta kolpe hotsak. Eta negarrak. Eta zenbaitetan belarriak estalita ere ezin lorik egin. Jasanezina. Egoera hau konpondu beharra dago. Bai, horixe. Ezin liteke onartu hainbeste gizonek beste hainbeste emakume hiltzea. Ea noiz egiten duten zerbait gobernuek edo politikoek, edo asmatzen duten lege eraginkorren bat, edo babesten dituzten arriskuan dauden emakumeak ziento bat bizkarzainekin, edo… Zerbait egitea. Besteek, ordea. Ardura beti da besterena. Errua, gizartearena. Gizartea ez da inor, ordea. Ez da ezer. Gizarteak ez du agintzen, debekatzen, erabakitzen eta gutxiago inor hiltzen labankadaz, kolpeka edo balkoitik botata. Hil hiltzaileak egiten du. Beraz, hiltzailea da erruduna. Txiste txarrak egiten dituena edo laguna senarraren nahietara makurtuta ikusi arren mutu geratzen dena edo ez entzuteko belarriak isten dituena ez da erruduna. Izatekotan da, gizartea osatzen duten banakako garrantzitsu horietako bat, komentzitu beharra dagoena zerbait egitea badela bere ardura. Ez beti besterena.
b
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |