Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

garaziri gutunak

Telebistatik deika

por Jabier Muguruza

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

D AKIZUN bezala, Katalunia aldean ibili naiz egun hauetan. Lau kontzertu genituen, lau aukera gehiago lan berria zuzenean aurkeztu ahal izateko, eta hara abiatu ginen ostegunean, ilusioz gainezka.

Irteera ondo joan da. Egia esan, plazer bat izaten da generalean lurralde hartan lan egitea: areto dotoreak, ekipo onak, antolatzaile atseginak... eta garrantzitsuena: arreta handiz jarraitzen dizun publikoa.

Eta ez naiz "gure" publikoaz ari, baizik eta, edozer programatzen dela ere (antzerkia, musika, dantza...), jakinminez hurbiltzen den publikoari buruz.

Bide batez, bereziki harritu nauen kontu bat aipatu nahi dizut: nazionalistak ez direnak ere, oso urruti sumatu ditut Espainiatik oraingoan. Zerbait indartsua ari da gertatzen Katalunian, nik uste, norabide horretan hain azkar joateko.

Baina ez dizut idazten nire bisitaz hitz egiteko. Gaurkoan, kon-tsulta txiki batekin natorkizu. Kataluniatik bueltan, management bulegokoek esan didate ETBtik deika ari direla, 2. katean martxan jarriko den saio berri batean parte har dezadan.

Saioaren funtsa, famatu batzuk biltzea omen da, bakoitzak Euskal Herriko bere paisaiarik maiteena aukera dezan.

Ideia, printzipioz, ez zait itsusia iruditu. Baina ez da horretan geratzen kontua: norberak aukeraturiko paisaia hori, defendatu egin beharra dauka gero, lehiaketa moduan. Bertan bizi izandako pasadizoak kontatuz, jendearen testigantzak erabiliz, etab. publikoaren oniritzia lortu behar da, publikoak erabakiko baitu azkenan, botoen bidez, paisaia irabazlea zein den.

Ez dakit, ba, gaur egungo telebistako beti-lehian-ibili-behar horrek -baita zeure paisaia kuttuna erakusteko ere-, ez nau sobera konbentzitzen. Ez dut uste joango naizenik, baina zeure iritzia ezagutu nahi nuke erabakia hartu baino lehen. Nahi baduzu, datorren asteburuan aitzakia ezin hobea duzu hurbiltzeko: Martirioren kontzertua Irunen.

Musu handi bat, politte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Gaur egungo telebistako 'beti-lehian-ibili-behar' horrek ez nau sobera konbentzitzen
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |