Diario de Noticias de Gipuzkoa

Colaboración

IKASYSekin ikasten

ainAna Arruarte eta Jon Ander Elorriaga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

dagoeneko joan dira urte batzuk ordenagailuak guregana heldu zirenetik. Arlo askotan izugarrizko iraultza suposatu dute; ikusi, bestela, gure egunerokotasunean zenbat aldiz dagoen ordenagailu bat egiten dugunaren atzean, gu konturatu ala ez. Beste batzuetan, aldiz, hasiera batean espero zitekeena baino eragin txikiagoa izan dute, orain arte behintzat. Hezkuntza mundua da azken arlo horietako baten adibide garbia. 60ko hamarkadaren hasieran hasi ziren erabiltzen estreinakoz ordenagailuak hezkuntza arloan eta, ordutik hona aurrerapausoak eman diren arren, ezin ukatu arazoak eta zailtasunak egon, egon direla. Hezkuntzarako informatika diziplinarteko arloa da. Besteak beste, informatikariek, psikologo kognitiboek eta hezkuntza eta trebakuntza munduko adituek osa-tzen dute arlo honetako familia nagusia. Batetik, hezkuntzarako teknologia garatzea erronka bilakatu da informatikarientzat, eta bestetik, izugarrizko potentziala duen tresna sortu da teoria kognitibo desberdinak probatu ahal izateko: ikasleari egokitutako ikaskuntza pertsonalizatua, ikaskuntza kolaboratiboa, urrutiko ikaskuntza…Bestalde, ezin da ukatu hezkuntzako informatikaren atzean mamu edo beldur bat egon dela hasiera-hasieratik. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko badu ikasteko, hau da, ordenagailuak gure betiko andereño edo maisuaren papera hartuko badu, zer gertatuko da irakasleokin? Eta ikasleekin? Ez al ditugu pertsona indibidualistak sortuko, non bakoitzak bere ordenagailuarekin baino ez baitu lan egingo? Egia da Internet aroaren aurretik hezkuntzarako sistema mota ugari sortu zela, horra hor sistema tutore adimendunak, irakaskuntzako inguruneak, sistema hipermedia eta multimediak, eta abar. Nolatan da posible orduan, ordenagailuak hezkuntzan erabiltzen hasi zirenetik ia 50 urte pasatu ostean, irakasleen paper tradizionala hain gutxi aldatu izana? Egun, gero eta gutxiago dira ordenagailua beren ikasleen trebakuntza aberasteko helburuarekin erabiltzen ez duten irakasleak. Bestalde, argi geratu da egungo hezkun-tza sistemarekin ikasle bakoitzari bere ordenagailu propioa eskaintzea ezinezkoa izan dela, orain arte. Arrazoi nagusia, beste askotan bezala, dirua da. Esfortzua ikastola eta eskola gehienetan informatika gela propioa izateari eskaini zaio. Gaur egun, irakasle gehienek jotzen dute gela horretara beren ikasleek irakasgaien edukiak landu ditzaten. Etxeetan ere gero eta arruntagoa da ordenagailuen erabilera. Teknologia berrien aurrean urteetan zehar mesfidati mantendu direnek ere ezin uko egin izan diete seme-alaben eskaerei. Nork ukatu ikastolan erabiltzen dituzten "Ttantto" edo "Urdintxo eta Pox" CD-ROM eta DVDekin "Jira eta Bira" ibiltzea, "Bazter guztiei begira" eta bazter guztiak saltsatu nahian. Eta zer esanik ez Internet gure bizitzan sartu denetik: horrek bai sortu duela izugarrizko zalaparta!

Internet da, dudarik gabe, hezkun-tzarako informatikan azken urteotako iraultza nagusia. Internet bitartez, ikaskuntzan sistema mota berriak erabil daitezke, hala nola e-ikaskun-tza (ikaskuntza elektronikoa, electronic learning), m-ikaskuntza (ikaskun-tza mugikorra, mobile learning) eta b-ikaskuntza (ikaskuntza mistoa, blended learning) deiturikoak. E-ikaskuntzari esker urrutiko hezkun-tzaren hazkundea handia izan bada ere, zer esan gaur egungo gailu mugikorrek eskaintzen duten tokiarekiko ez-menpekotasunak ematen duen malgutasunaz. Bestalde, eta irakasleen aktibitate didaktikoak osatzeko, b-ikaskuntza, hau da, ikasteko modu klasikoa eta elektronikoa konbinatzen dituena, izan daiteke irakasleek hobekien onar dezaketen teknologia. Haririk gabeko sareak (Wi-Fi) gero eta arruntagoak dira. Oraindik ez daude toki guztietan baina gero eta errazago topa daitezke eskola eta erakunde publiko askoren inguruetan. Eta honek bai ekar dezakeela iraultza beste arlo askoren artean hezkuntza mundura. Ikastolen Elkartea jabetu da horretaz, hasiera-hasieratik, eta hor ari da dagoeneko iraultza horretan parte hartzen. Azken aldi honetan elkarlanean ari gara unibertsitatean hezkuntzarako informatikan ikertzen ari den EHUko Ga-Lan taldea eta Ikastolen Elkartekoa. Elkartekoek beti erakutsi dute izugarrizko grina hezkuntza arloan, eta, informatikari dagokionez, beti izan dute gertatu diren aurrerapenekin bat egiteko gogoa eta prestutasuna. Berriki aurkeztu duten IKASYS proiektua da horren erakusle. Sistema horrek memorizazio eta trebatze ariketak lantzea du helburu nagusi, eta esan daiteke b-ikaskuntzan kokatzen dela, izan ere ikaskuntza prozesurako tresna lagungarria baita hezkuntza testuinguru klasiko batean. IKASYSek ikasle bakoitzak ikasteko orduan bere estiloa eta erritmoa jarraitzea ahalbidetuko du, oraingoz lehen hezkuntzako bost arlotan: matematika, ingurunea, gaztelania, ingelesa eta euskara. Sistema honi esker ikasleari hainbat gaitasun lortzen laguntzea espero da. Eta hasieran baino ez daude. Lehen hezkuntzako eduki kopuru mardula prestatu dute dagoeneko, eta aurten bigarren hezkuntzako edukiak prestatzeari ekingo diote buru-belarri. Horretaz gain, udaberriarekin batera hasiko dira ingurune errealetan sistema probatzen, Gipuzkoako hiru ikastolatan hain zuzen. Ordenagailu bana jarriko dute ikasle bakoitzaren esku eta, emaitzak aztertuta, IKASYS sistema doitu eta hobetzeari ekingo diote. Oraingoan ere, Ikastolen Elkartea adi egon da hezkuntza arloan teknologiak gaur egun ematen duena aprobetxatzeko. Guretzat pozgarria da Ikastolen Elkartearekin lankidetzan aritzea, eta esperantza handia dugu proiektu honetan, eta bai etorriko direnetan ere.

* EHUko Informatika Fakultateko irakasleak

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |