|

ZUMAIA. Maiatzean hasiko dira Zumaiako Victoriano Arrate etorbidean frontoi handia eraikitzeko lanak. Zumaiako Udaleko gobernu batzordeko ordezkariek prentsa ohar baten bidez jakinarazi zutenez, momentu honetan, kirol instalazioa eraiki behar den lur-eremuan "ur pilaketa handia dago", baina lur horiek datorren ostiralerako kenduko dituzte.
Victoriano Arrate etorbideko lurra kentzeko lanak amaitu ondoren, neurketa lanak hasiko dituzte eta bi hilabetetara, maiatzean, Puntanuetako frontoia eraikitzeko obrekin hasiko dira.
Etorkizuneko kirol ekipamenduak 54 metro luze izango ditu eta 10 metroko kantxa. Udal pilotaleku berriak esku pilotako partidak eta zesta, pala nahiz erremonteko norgehiagokak jokatzeko balioko die zaletuei. Honela, Pilota Elkartekoek ez dute kanpoan entrenatu beharko. Frontoiak 880 lagunen-tzako lekua izango du eta "bitartekorik modernoenak" izango dituela nabarmendu du Zumaiako Udalak. Udaleko ordezkariek frontoi berriak herritarrentzat kosturik izango ez duela nabarmendu zuen, ekipamendua Ardantzabideko hirigintza hitzarmenari esker lortu baitzen. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |