Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Julian Bereziartua ohorezko bazkide izendatu zuen atzo Uztarriak

Mediku azpeitiarrak euskararen alde eginiko lana aitortu nahi izan du taldeak

Kultur Koordinakundeak omentzen duen 11. pertsona da eta "oso gustura" hartu du oroigarria

Julian Bereziartua Uztarria Koordinakundeak emandako oroigarriarekin.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Uztarria Kultur Koordinakundeak Julian Bereziartua mediku azpeitiarra elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuen atzo Aitonena eraikinean egindako ekitaldian. Modu honetan, Bereziartuak euskararen alde egindako lana txalotzea nahi izan du Uztarria elkarteak.

"Garai batean medikuak, botikariak eta horrelakoak denak gazteleraz aritzen ziren, baina Bereziartuak bere lanbidean garrantzia eman izan dio euskarari. Osasun munduan eta arlo hori hedabideetan zabaltzen euskararen alde lana aitortu nahi dugu", adierazi zuen Juan Inazio Azkuek, Uztarriako Euskara taldeko kideak.

Sendagile azpeitiarrak "oso gustura" hartu zuen Uztarriak emandako oroigarria eta azken urteetan medikuntzan izandako aldaketak gogoratu zituen: "Medikuek beti gazteleraz egin ohi zuten lehen, gaur egun, zorionez, badaude euskaraz egiten duten sendagileak. Askotan etorri izan naiz herrira hitzaldiak ematera, gaur, ordea, egun berezia da ni naizelako eskertua. Eskerrik asko, benetan", esan zuen Bereziartuak.

Ohorezko bazkide izendatzeko ekitaldian, Carmelo Otaegik, betiko koadrilako lagunak, Bereziartuaren irudia azaldu zuen. "Mutil eta lagun ona da Julian eta ez da txantxetan esandako zerbait. Polifazetikoa ere izan da beti; sendagilea, zirujaua, gastronomoa, idazlea, hizlaria, zezenzalea, literatur zalea... Eta beti ere euskara izan da erabili duen lan tresna. Arlo horretan, aurrerapauso garrantzitsuak eman izan ditu beti. Merezi duen ekitaldia da hau eta beste urte asko opa dizkiot horrela", agertu zuen Otaegik.

Julian Bereziartua Uztarria Kultur Koordinakundeak omentzen duen 11. pertsona da. 2001 urtetik ondoren, Azpeitiko elkarteak Joxe Lizaso, Patxi Altuna, Pilar Aizpitarte, Joxe Agirre, Iñaki Goenaga, Gurutz Ansola, Imanol Lazkano, Enrike Zurutuza, Kontxu Odriozola eta Tere Garmendia egin ditu ohorezko bazkide.

Kulturaldia Ohorezko bazkidearen ekitaldia Uztarriak antolatutako Kulturaldiaren baitan sartzen da eta egitasmoa martxoaren 8an amaituko da. Hurrengo ekintza larunbatean ospatuko da eta bertan, Kepa Urbieta kazetariak Azpeitiko bertsolariak izeneko liburua aurkeztuko du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
"Mutil eta lagun ona" dela nabarmendu nahi izan zuen betiko koadrilako laguna duen Carmelo Otaegik
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |