|

Oiartzun. Oiartzungo Udalak legealdi honetan ia 78.000 metro koadro lur erosi ditu dagoeneko eta datozen urteetan, ildo beretik jarraitzeko asmoa duela mendien babesa bultzatzeko ziurtatu du.
Izan ere, duela hamar bat urte Udalak herri lurretan bertako basoa landatzeko erabakia hartu zuen. "Beraz, harrezkero egur ustiaketaren eraginez edo bestelako arrazoiez soildutako eremuetan bertako zuhaitzak baino ez dira landatu Oiartzungo herri lurretan.", adierazi du.
Hori guztia egiteko, ordea, lurrak behar dira; eta horixe da udal Mendiko batzordearen beste eginkizun bat: mendiko lurrak erostea, Udalaren natur ondarea areagotzeko. Hartara, Udalak lur horietan bertako basoa landatzeko eta baso hori babesteko aukera izango du. Joan den urtean hiru lursail erosi ziren.
Erroizpe deituriko 13.496 metro koadroko lurra Uzpuru inguruan dago, Añarbe errekaren hegalean. Herri lurrez inguratuta eta landatuta dauden pinuak bertako zuhaitzengatik aldatuko dira.
Arranguatzeta edo Apatzolo deituriko 15.704 metro koadroko eremua, Ergoien auzoko Bostbidetatik gertu eta Gurutzetik Pikogaratera doan errepidearen azpian dago. Intxaur beltza dago landatuta.
Galtzaraberriko makinetxe, bertako zentral hidroelektrikoa, kanala eta inguruko lurrak, 48.791,55 metro koadro ditu eta Karrika errekaren ertzean dago. Iratzea eta otea dago lursailaren zati handi batean. Soilguneak, ordea, aurtengo neguan landatuko dira, bertako zuhaitzekin, alegia, haritza, lizarra, urkia eta gereziondoa. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |