Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

manuel borja garmendia, hernaniko tranbiaren gidari ohia

"Hernanitik Donostiarako bidaiak 1,60 pezeta balio zuen eta jende asko ibiltzen zen"

1958 urteko otsailaren 28an Hernaniko tranbiak bere azken bidaia egin zuen eta data gogora ekarriz, Kaskoko bizilagun elkarteak jaia antolatu du gaurko. Manuelekin batera, Patxi Urbizu, Luis Zumeaga, Antonio Zapiain eta Jose Astarbe tranbiako langile ohiak omenduko dituzte

Manuel, Oindi tabernan dauden tranbiaren argazkiak atzean dituela.argazkia: Arkaitz Illarramendi

Arkaitz illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Hernani. Hernaniko kaskoan den Oindi tabernara sartu eta hormetan jarriak dauden tranbia garaiko argazkietara joaten dira begiak nahi gabe. Duela 50 eta 60 urteko garaiak gogora arazten dute irudiek, tranbiaren inguruan udalerrian sortzen zen bizitza islatuz. Agian horregatik, Manuelek egunero, hutsik egin gabe, egiten du bisita bertara.

Zenbat urtez aritu zinen tranbian?

Ez dut gogoan zehatz mehatz zenbat urte izan ziren baina asko. Gidari eta kobratzaile bezala aritu nin-tzen. Baina lan eskasa zen, nekeza. Posteak zaharrak ziren, kableek arazoak ematen zituzten, aberiak ere izaten ziren eta utzi egin nuen 1.958an desagertu aurretik.

Nolatan hasi zinen?

Zerbaitean egin beharra zegoen lan bizimodua ateratzeko eta horretan hasi nintzen. Gogoan dut azterketa gainditu behar izan nuela gidatu ahal izateko.

Zein ibilbide egiten zenuen?

Gaur egun plaza Berria den horretan egiten genuen zentzu aldaketa. Handik, Astigarraga eta Loiolatik barrena Amarara eta Peña Floridara eta, ostera, Hernanira berriro ere. Tarteka, tranbia izorratzen zen eta orduan 21 toneladako pisua zuen makinarekin egiten genituen bidaiak, pentsa.

Erabiltzaile asko zituen tranbiak?

Jende asko ibiltzen zen, garai hartan ez baitzegoen autobusik. Bidaiari gehienak langileak eta La Salle ikastetxeko ikasleak izaten ziren. Esne saltzaileak ere asko izaten ziren, euren marmitekin.

Gaur egun baina auto gutxiago izango zen.

Apenas ibiltzen zen kotxerik. Hori dirudunen gauza zen -barre artean-. Ez zen oraingo aparkaleku arazorik izaten. Bizikletaz ere jende asko ibiltzen zen.

Gogoratzen al duzu zenbat balio zuen bidaia bakoitzak?

Hernanitik Donostiara, bidaiak 1,60 pezeta balio zuen. Soldaduek 2 erreal ordaintzen zituzten Loiolako koartelaraino. Izaten zen ordaindu gabe bidaiatzen ahalegintzen zena baina harrapatzen bagenuen, isuna jasotzen zuen.

Uniformerik eramaten al zenuten?

Jantzia ez. Txapela, banderatxo bat eta txilipitua baino ez genituen eramaten.

Tranbia ezagutu zuen jende askok aipatzen du "once" delakoa. Zergatik?

Tranbiak gordetzeko lekua erre egin zen eta bakarra salbatu zen, horren ezaguna egin zen "once" -tranbiaren zenbakiara erreferentzia eginaz-, hain zuzen ere. Oso zaharkitua zegoen eta lan handiak izaten genituen geldiarazteko abiadura hartzen zuenean. Ondoren, Zaragozatik ekarri zituzten ordezkatzeko.

Suak txikizio handia egin zuen baina urarekin ere izan zen zerbait, ala?

40ko hamarkadan, ez dut urtea gogoratzen, uholde handia izan zen eta urak Salinaseko harrobiraino eraman zuen tranbia.

Ez da ezagutu zenuen ezbehar bakarra izan, ala?

Zoritxarrez, emakume bat harrapatu nuen Donostiako Prim kalean eta hil egin zen. Gorra zen eta ez zuen abisurik entzun. Tranbiak pisu handia zuen eta frena-tzen hastetik geratzen zen arte metro mordoa egiten zuen. Atxilotu eta hilabetez Martutenen eduki ninduten, legeak hiru eguneko zigorra ezartzen bazuen ere. Hildakoaren senideek indemnizazioa eskatzen zuten baina nik ez nuen dirurik ez jabetzarik eskaerari aurre egiteko. Orduan jakin nuen lehen aldiz "insolbente" hi-tzaren esanahia.

Gaur egun, tranbiak nolako harrera izango lukeela uste duzu?

Bere garaian Lasartera luzatzeko proiektua egin zen baina bertan behera geratu zen. Gaur egun jende ia guztia autoan ibiltzen da batetik bestera. Lehen ezinbestekoa zen tranbia bezalako garraio publiko bat. Eta garraio publikoen harira, ulertezina da Hernani eta Lasarte-Oria, adibidez, horren gertu egonda hain komunikazio zaila izatea.

Gaurko omenaldirako prest?

Tira. Ilusioa egiten dit garai haiek gogora ekartzea eta emozionatuko naizela pentsatzen dut.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
ZINEMALDIA
Liam Neeson y Antonio Banderas protagonizarán la inauguración
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
Berak esana
LA FRASE
"Bidaiari gehienak langileak eta ikasleak ziren. Esne saltzaileak ere asko izaten ziren, euren marmitekin"
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |