Diario de Noticias de Gipuzkoa

Parentesiak

Gorreria selektiboa

por arantxa iturbe enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

s
spaldian daukat buruan txip harrigarri bat politikoen esanak entzutea ezinezko bihurtzen didana. Garun independientea da horretan nirea: deskonektatu egiten da automatikoki politikoren bat hizketan hasten denean. Ez da ez diedala jaramonik egiten, edo ez ditudala aintzat hartzen, edo ez diedala esaten duten ezer sinisten, ez. Ez ditut entzuten. Horrela. Zuzenean.

Ez dakit noiztik gertatzen zaidan. Izan zen garai bat politika ez zitzaidala interesatzen eta apolitikoa nintzela esaten nuena. Ez zidaten utzi: apolitikoa izatea ere politikoa izateko modu bat omen. Etorri zen ondoren politiko guztiak berdinak zirela esaten nuelako sekulako iskanbila sortu zidan lagunarena. Onartezina omen horrelakorik esatea. Esango nuke garaitsu hartan gertatu zitzaidala. Mutu geratu nintzen. Eta ia batera, gor. Gormutu politikoa naiz. Ikusiko banu egunen batean politikoren bat bere taldeko iruzurgileak salatzen, bere alderdiak agindutakoaren aurkako iri-tziren bat defendatzen, bere arerio politikoren batek (bizi den bitartean) egindakoa goraipa-tzen, argazkian ez duela atera nahi aldarrikatzen, bizimodu normal eta korrientea daramagunon arazo lurtarrei irtenbidea bilatu nahian izerditzen eta ez daukanari ematen, hitz egin behar denean hitz egin eta egin behar denean isiltzen, iraintzen galtzen duten denbora eraikitzen inbertitzen konektatuko li-tzaidake berriro txipa. Beharbada.

Botoa eskatzeaz gain, erreklamazio orria eskainiko balute, botoa eman bezala agindutakoa betetzen ez dutenean kentzeko eskubidea emango balute, botoekin garaipenaren festaz gain zer antolatzeko asmoa duten argi eta garbi esango balute, botoa emateko asmoa dutenek nori baino zergatik aztertzeko benetako ahalegina egingo balute, eta botoa eman ez dutenen kopurua eman dutenena adinakoa izatea "demokrazia guztien tendentzia" baino sekulako porrota dela onartuko balute, orduan beharbada entzungo nituzke.

Edo beharbada ez.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |