Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Henri Salvador est américain

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

D UELA egun batzuk Henri Salvador kantari guyanarra hil zen eta gaur berri txar hori aprobetxatu nahi izan dut zuri gomendio bat egiteko. Berri txarra esan dut, baina ez dakit, ba, irakurketa hori guztiz zilegia den. Kontuan hartzen badugu, besteak beste, Henrik 90 urte zituela, bizitza osoan 30. hamarkadan hasi eta oraintsu arte, gustuko zuen horretara dedikatu ahal izan zela, sufrimendurik gabe joan dela... beharbada, ondorioztatu beharko genuke ez dagoela mundu honetan askoz gehiago eskatzerik.

Eta zer nahi duzu esatea? Nire gusturako, musikari handia eta artista ikaragarria joan zaigu (abeslaria, gitarjolea, umoregilea, petanka jokalari bikaina ere bazen).

Aholkua ematera pasa baino lehen, gertaera adierazgarri bat kontatuko dizut: 83 urte zituela, kantariak disko berri bat grabatu behar zuela deliberatu eta egoera gogor samarrarekin egin zuen topo: inork ez zuen jada bere lanaren aldeko aposturik egin nahi. Diskoetxez diskoetxe ibili zen, ate joka, azkenean lagun batzuen bitartez argitaratzea lortu zuen arte. Istorioa ez da hor bukatzen, ordea: aiton zaharrak 1.500.000 ale saldu zituen Chambre avec vue disko eder hartatik, di-da batean, diskoetxe guztiak zur eta lur utziz.

Eta disko horixe da, hain zuzen ere, gaur aholkatu nahi nizuna, geure arteko betiko desadostasun handia, musika gustuei dagokienez, konpontzen hasteko abiapuntu ona izan daitekeelakoan. Susmoa dut, laupabost aldiz entzunez gero, oraingoan bat etorriko zarela nirekin, gustagarria irudituko zaizula.

Ah! Bukatu baino lehen, erdi brometan-edo, kontutxo bat: Sarkozy, hain berea duen modu harropu-tzean, Frantziak kantari handia galdu duela aldarrikatzen ibili da aste honetan zehar; eta bai, ezin da ukatu Guyana, gaur-gaurkoz, Frantziaren kolonia dela, baina, Le Mondek berak lehengoan onartzen zuen bezala, "Henri Salvador est américain".

Musu handi bat, politte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |