
Patxi Zubizarreta Dorronsoro.argazkia: javier bergasa
donostia. Ordizian jaio baina Gasteizen bizi da Zubizarreta (1964). Haur eta gazte literaturan nabarmendu da, baina helduentzako istorioak ere landu ditu. Itzulpengintzan aritu da eta sari ugari irabazi ditu idazle ezagunak. Atzo azkena eskuratu zuen Ohe deseginak lanarekin.
Antzerkia berria da zuretzat.
Bai, bai. Azken bolada honetan zenbait gidoi idatzi ditut eta hainbat musikari eta aktoreren laguntzarekin antzeztu ditugu. Baina gogoa nuen antzezlana idazteko eta ahaleginak egin ondoren, hortxe etorri da saria. Sari erdia, osoa irabaziko baitut antzezlana aretoetan taularatuz gero. Hala ere, izugarrizko pozarekin hartu dut berria eta, egia esan, jaso dudan sari gozoenetako bat da.
Zergatik ohea?
Ohea sinbolo gisa erabili dut, honako hau irudikatzeko asmoz: bikote bat oheratzen denean, gizona eta emakumearen munduak oso urrun egon daitezke, biak elkarren ondoan badaude ere. Ironia handiz tratatu ditut ironia eta desioaren gaiak. Bizitza honetan dena eskaintzen zaigu baina ez gara zoriontsuak, desioa kudeatzen ez dakigulako.
Zenbat pertsonai sortu dituzu?
Lau. Lau ertzeko ohea baldin bada, bi aldetan senarra eta emaztea daude, eta beste bi ertzetan maitale bat eta X deituko diogun pertsonai bat.
Epaimahaiaren ustez, gainera, lan bikaina egin duzu haiekin.
Pozten naiz. Antza denez, plika ireki aurretik epaimahaikideek uste zuten irabazlea emakumezkoa zela. Beti saiatu naiz pertsonaien alde guztiak lantzen, bakoitzak ahots propioa izan dezan, eta tranpa ona egin dut. Azken finean, literatura tranpa da nolabait ere. >j.g.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |