Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiko ludotekak IV. Haur Astea antolatu du Aste Santurako

Hiru eta Hamabi urtebitarteko umeei zuzenduta dago

Abarketatxoko hezitzaileek taldeetan banatuko dituzte partehartzaile gazteak, adinaren arabera

Abarketatxo ludotekako hezitzaileak eta haurrak.argazkia: n.g.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Abarketatxo ludotekak Haur Astea antolatu du Pazko asterako. Modu honetan, Aste Santuko oporraldietan jolas eta ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango dute Azkoitiko umeek. Aurtengo egitasmoa laugarren edizioa izango da eta hiru eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako egitaraua osatu dutela aurreratu zuten arduradunek.

Ludotekako hezitzaileek parte-hartzaile guztiak hiru talde desberdinetan banatuko dituzte, beti ere, adinaren arabera. Honela, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailakoak talde laranja osatuko dute, Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoek, berriz, talde berdea eta azkenik, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako ikasleak talde urdina izango dira.

Talde laranja hiru eta bost urteko haurrez osatuta egongo da eta mozorro jaia eta Txiki Park-era irteera egingo dute. Gainera, Herria ezagutuz jolasaz eta Zubiaurre igerilekuaz gozatzeko aukera izango dute. Bigarren taldearen ekintzetan baitan, egun pasa, Oka jolasa, bizikleta irteera eta eskulan saioak aurkitzen dira eta talde urdinak, aldiz, herritik zehar Altxorraren bila abentura jolasa, sukaldaritza saioa, multikirolak eta bi eguneko irteera egingo ditu.

Ekitaldiak martxoaren 25ean hasiko dira eta lehenbiziko egunean harrera eguna izango dute talde guztiek eta ekintzetara joateko topalekua Berdura plaza izango da. Arduradunek adierazi zutenez, ekitaldi guztiak arratsaldez egingo dira, 16.00etatik 19.00etara eta egun osoko irteera denean, aldiz, Aizkibel liburutegi aurrean bilduko dira 10.00etan eta 18.30ean itzuli. Kirol ekitaldietarako, arropa egokia eramateko deia luzatu dute Abarketatxoko kideek.

Bestalde, talde berdeak eta laranjak hilaren 29an amaituko dituzte Haur Asteko egitarauaren baitan antolatutako ekintzak; talde urdinak egun bat beranduago egingo du ordea. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko Gazte Informazio Bulegoan eta azken eguna otsailaren 29a izango da. Haur bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu, baina ludotekako bazkideak direnek hamar euro bakarrik ordaindu beharko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak Bizenta Mogel kalean kokatutako egoitzara joan beharko du, 943 026027 telefono zenbakira deitu edota gib@euskalnet.net helbide elektronikora idatzi.

Udaberriko ekintzak Era berean, otsailaren 29an ere hamabi eta hamazazpi urte bitarteko gazteen-tzat antolatutako ekitaldietan parte hartzeko izen-emate epea amaituko da Gazte Informazio Bulegoan. Udaberriko Ekintzak egitasmoak lau eguneko egitaraua izango du eta mus eta squash txapelketez, eskulan eta mahai jolas saioez eta Lasturreko paint ball eta Olaberriko karting irteerez gozatzeko aukera izango dute partaideek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Harrera eguna martxoaren 25ean izango da eta antolatutako ekintzak 29an amaituko dira
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |