Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzunek bihar goi mailako euskarazko antzerkia eskainiko du

'Ohean' obra udaletxeko areto nagusian ikusteko sarrerak Hiru eurotan aurretik salgai jarri dira

'Ohean' antzezlana.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Oiartzun. Maskarada taldeak bihar 22.00etan Oiartzungo udaletxeko areto nagusian Ohean an-tzezpena aurkeztuko du. Obra hau Matias Bize txiletarraren filme batean oinarrituta dago eta Unai Elorriaga idazleak egokitu du.

Aitor Beltran eta Matxalen de Pedro dira antzezlan honen aktoreak eta Carlos Panera, zuzendaria. Lan honek taberna batean elkar ezagutzen diren emakume eta gizon baten historia kontatzen du. Handik ordu batzuetara, gela hartzen dute hotel merke batean sexu gau bat pasatzeko elkarrekin. Ez dakite ezer elkarren gainean, ezta bestearen izena ere.

Hasieran aipatu denez, Oiar tzungo udaletxeko areto nagusian izango da emanaldia. Aretoaren ezaugarriek baldintzatuta, edukiera mugatua da, gehienez 200 lagun sar daitezke. Sarrerak salgai jarri dira aurretik Elorsoro kiroldegian, Amaxkar tabernan eta Garmendi txokolategian hiru eurotan.

Udaletik gomendatu dute txartelak aurretik eskuratzea. Gogoratu dutenez, 200 sarrera bakarrik jarriko dira salgai eta aurrez saltzen badira, egunean bertan ez da sarrerarik salduko udaletxean. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |