|

ordizia. Udaleko Euskara Zerbi-tzuak, bigarren urtez, Euskararen sustapena udaleku irekietan izeneko ikastaroa antolatu du.
Haurrekin aisialdian lan egiten duten hezitzaileei begira antolatu dute jarduera, gaztetxoenen hizkuntzaren erabileran berebiziko garrantzia duelako haiekin ari-tzen diren begiraleen prestakun-tzak eta jarrerak.
Ikastaroak 10 ordu iraungo du eta hiru arratsaldetan emango da. Lehena apirilaren 10ean eta ondorengo biak 17an eta 24an, 17.00etatik 20.00etara.
Kurtsoa Urtxintxa Eskolakoek emango dute, adin guztietako haur eta gazteekin esperientzia baitute euskara eta aisia uztartzen. Eta landuko dituzten gaien artean aurki-tzen dira, soziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak, begiraleen jarrerak, euskara sustatzeko euskal jolasak eta adibide praktikoak, besteak beste.
Ikastaroan landuko diren eduki guztiak biltzen dituen txostenaz gain, Urtxintxak argitaratutako Euskal jolasak eta Gazte hizkeraren jolasak liburuxkak banatuko dizkiete partaideei.
Izenematea martxoaren 18an amaituko da eta Udaleko Herritarren Arretarako bulegoan egin beharko da. Kurtsoaren kostua 30 eurokoa izango da eta Hitzaroko lan poltsakoek, aldiz, 20 euro ordaindu beharko dituzte. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |