|

Irudian Patxi Izagirre Ibarrako saltzailea eskutan tomate landarea duela.argazkia: a.a.
ordizia. Asteroko merkatuan atzo hainbat nobedade izan ziren landareen artean. Batetik, tomate eta marrubi landareak eraman zituen lehenengoz Ibarrako Arantxa Iparragirre saltzaileak, eta hauek 0,60 eurotan saldu zituen. "Hemendik aurrera ondo salduko ditugulakoan gaude, batez ere, marrubiak. Tomatea, aldiz, oraindik saltzeko goiz samar da", aipatu zuen Patxi Izagirre semeak.
"Azken sei urtean tomate eta marrubi landareak garaia baino lehenago ekarri izan ditugu, erosleek eskatuta. Azken batean negutegiak dituztenek eskatu ohi dituzte horrelakoak. Dena den, fruta jan ahal izateko udaberrira arte itxaron beharko dugu oraindik ere", azaldu zuen Ester Ilarramendi saltzaileak.
Lore landareei dagokienez, bitxilorea, azalea japoniarra eta ilena-lorea ere produktu berriak izan ziren atzo. Bitxilorea 4,80 eurotan saldu zen, azalea japoniarra 7,50 eurotan eta ilena lorea, ostera, euro batean.
59 arkume Abereen kasuan, aldiz, 59 arkume buru izan ziren eta 2,70-3 eurotan saldu ziren. Bestalde, atzo jada ez zen zizarik izan plazan.
Kanpoko produktuen artean nobedadeak Peruko zainzuriak eta Huelvako gari zainzuriak izan ziren. Lehenak 3,50 eurotan saldu ziren sorta eta bigarrenak, 3 eurotan.
Bestalde, lekak garestitu egin ziren 2-2,50 eurotik 3-3,50 eurora, kalabaza 2,50 eurotik 3 eurora pasa zen eta gereziak 8 eurotan izatetik 10era igo ziren.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |