|

oñati. Oñatiko Bertso Eskolak zilarrezko ezteiak beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi aurrera eramango ditu. Era honetan, bihar, bertso eta musika uztartzen dituen Gu ta gutarrak ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da gaztelekuan, 22.30ean.
Musikalki formatu txikiko emanaldia da eta Josu Zabala (Hertzainak), Aitor Rubio eta Xanpe (Pilt taldeko kidea), Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariekin batera, arituko dira taula gainean.
Baina biharko hitzordua ez da izango bertso eskolak antolatuko duen bakarra. Izan ere, urtean zehar eskaintza zabala gerturatuko ditu ume zein helduek goza dezaten: bertsolari txapelketaren bosgarren edizioa, bertso eskolaren eguna, an-tzerkia, kontzertua, hitzaldia eta herri bazkaria, besteak beste.
Oñatiko bertso eskola 1983. urtean sortu zen Jose Mari Aguirrebengoa Txinparta , Xabier eta Isidro San Miguel, Benito Barrena eta Emilio Urzelairen eskutik. Geroago, Daniel Agirre batu zen talde honetara. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |