|

Mutriku. Mutrikuko Ezker Aber-tzalea, EAJ-k aurkeztu duen 2008rako udal aurrekontuen ziriborroaren aurka azaldu da. Taldearen ustetan, "aurkeztutako dokumentuan jasotakoak ez ditu herrian dauden beharrei erantzuten". Hori dela eta, Ezker Abertzaleko kideek proposamen zehatzak aurkeztuko dizkio udal gobernuari aurrekontuetan sartzeko, beti ere, "herri honen egoerari aurre egin eta etorkizuna, apurka apurka, bideratzeko".
Taldekoen ustetan, "ikuspuntu sozialetik, Mutrikun oso justu bizi den hainbat herritar dago. Jubilatuak, gazteak, etorkinak, alargunak… Gipuzkoako renta per cápita txikienetarikoa dugu eta horri erantzun egin behar zaio".
Ingurumenari dagokionez, berriz, Ezker Abertzaleak "zabor bilketa selektiborako azterketa egiteko, berdegune politika aktiboa bultzatzeko, herriko zenbait leku txukuntzeko eta mendi eta nekazal lurrak zaintzeko" diru kopuruak proposatzen ditu.
Euskararen inguruan, "erabilera bultzatzeko plangintza bat egitearen alde" azaldu da taldea, baita "euskarazko herri komunikabideei lehentasuna ematearen alde".
Kultura arloan, Mutrikuko Ezker Abertzaleak "herri dinamika bultzatuko lituzkeen elkarte eta ekintzak indartu" nahi ditu. Horretarako, "elkarteentzako laguntzak bidera-tzea, ekipamenduen plangintza egitea eta ondare historiko eta artistikoa jorratzea" proposatzen du.
Bestalde, herriaren garapena bultzatzeko Mutrikuberri erakundea berriro martxan jartzearen alde azaldu da taldea. Ildo beretik, "ekintza kualitatiboak" antolatzeko diru partidak planteatzen ditu, haien artean, "akuikultura eskolarekin fundazioa sortu, dendarien elkartearekin egitasmo gehiago sustatu, enpresak erakartzeko politikak aktibatu edo Mutrikulan dirulaguntzak egoki kudeatu".
Nekazaritzari dagokionez, Ezker Abertzaleak baserrietako produktuak eta nekazal eremuetako gazteen formazioa bultzatzeko eta baserri inguruak garbi mantetzeko diru partidak proposatzen ditu.
Ezker Abertzaleak mutrikuar guztiak animatu nahi ditu euren proposamenak helarazteko". >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |